Kategoriaren artxiboa: Oroimenak

Vasco-Navarro trenean, itsasoa ikustera

Atzo “Vasco-Navarro trena Arrasaten” erreportajea ikusi nuen. Ia urtebete irauten du, baina ez zitzaidan luze egin inola ere. Erreportajeak informazio asko ematen du trenaz, 1918tik 1967ra bitartean Debagoiena zeharkatu zuena, eta hark izan zuen garrantziaz, eta horretarako oso ondo uztartzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Oroimenak | Etiketak , , , , | Erantzun

Aitor Sarasua eta Arrasate Telebista

Larunbat eguerdian Aretxabaletan izan nintzen, Aitor Sarasua zenaren jaioterriko lagunek antolatutako omenaldian parte hartzen, hilabete-edo lehenago deitu baitzidaten ea nire testigantza emango nuen, labur, Aitorrek Arrasate Telebistan izan zuen rolaz. Pozik joan nintzen, eta are poziago etxeratu, ikusita zelako arrastoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Oroimenak | Etiketak , , , | Erantzun

Leonard Cohen eta kafe irlandarra

Gure etxean denok dugu gogoan lehenengoz noiz izan genuen Leonard Cohen abeslariaren berri: 70. hamarkadan izan zen, Begoña gure arreba zaharrena itzuli zenean Irlandatik, bertan hilabete eginda. Bi opari ekarri zizkigun handik: zinta magnetofoniko bat,Songs of Love and Hate, Leonard … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Oroimenak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Inutil totala

Aurrekoan entzun nuen Euskadi Irratian Altsasun oraindik “Inutilaren eguna” ospatzen dela, eta berau egiten dela soldadutzatik salbuetsita etxeratzen ziren gazte haiek gogoan, “inutilak”, Espainiako Armadak adjektibo hori ematen baitzien, gaixotasun edo ezintasun bat tarteko, balio ez zutenei soldadutza egiteko. Grazia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Oroimenak | Etiketak , , | Erantzun

Lanera berandu iritsi nintzenekoa

1969ko uztailaren 21ean, lehen astronautak Ilargia zapaldu zuen egun berean, berandu esnatu eta berandu iritsi nintzen lanera, Amat kooperatibak Markuleten zuen planta berrira, Arrasatetik Garagartzara bidean. Garai hartan 16 urte nituen, eta aprobetxatu egiten nituen udako oporrak fabrikan lan egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Oroimenak | Etiketak , , , , , , , , , | Erantzun

Gure haurtzaroko alkate hura

Zortzi urte nituela, Musakolako eskolan nenbilen, Mondragoen, eta orduan esan ziguten herriak alkate berria zuela, Justo Uribarrena. Eta handik gutxira, alkatea eskola inguruan agertu zen, bertako jendearekin adosteko zeintzuk ziren premiarik gorrienak azpiegiturei zegokienez. Eta, uste baino lasterrago, herri lanak hasi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Oroimenak | Etiketak , , , , , , , | Erantzun