Etiketaren artxiboa: hauteskundeak

Eskuin espainiarraren erregaia

Hauteskunde-gauean entzun nion ezker abertzaleko kide bati Euskadik eta Kataluniak bozkatu dutela Espainia aldatzeko, baina Espainiak bozkatu duela Espaina bera ez aldatzeko. Bat nator iritzi horrekin, baina zer dela eta Espainiak ez du nahi aldatzerik, halako ustelkeria eta desgobernu bizi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Politika | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Goiena zikindu guran

Berandu eta erabat berotuta iritsi naiz gaur ospitaletik, eta etxeratzerakoan hasperen luzea egin dut, patxada nahi nuen-eta. Gutxi iraun du, ordea, harriduraz ikusi dut-eta Twitterren baten batek Goiena Komunikazio Taldearen eraikinean egin dituen pintadak, Goienari EAJren morroi izatea leporatuta. Berehala … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hedabideak | Etiketak , , , , , , | 2 iruzkin

Zer gertatu da Arrasaten?

Atzo iluntzean hainbat ezusteko izan ziren Euskal Herrian, udal eta foru hauteskundeen harira, eta horietako bat Mondragoen gertatu zen, ezker abertzalearen gotorlekua orain arte. Aspaldiko partez, herritarrek horrela erabakita, eta kanpotik etorritako inongo debeku edo traba administratibo barik, EH Bilduk … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Politika | Etiketak , , , , , | 25 iruzkin

Gaur ez dut bozkatuko

Etsipenak jota nago gure inguruko politikariei dagokienez. Barneratzen ari naiz Espainiako politikariak nola, gureak ere elite zurrupatzaile bihurtu direla, espezializatuta beren partiduaren mesedetan lan egiten —eta, sarri askotan, beren poltsikoa gizentzeko. Sinistuta nago AHT, Pasaiako portua, Donostiako metroa eta beste … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin

Urkulluren gosaria

Batzuetan, eredugarri eta perfektu agertu nahiak galdu egiten ditu politikariak. Igandean, adibidez. Euskal Herriko egunkarien azalak errepasatzen ari nintzela, aho bete hortz geratu nintzen El Correo egunkarikoa ikusterakoan. Bertan Iñigo Urkullu eta bere emaztea agertzen ziren, gosaltzen. Goizeko 07:00etan senar-emazteak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Oraingoan, Amaiur

Zalantza askoren ostean –nire esparruan ez nuen Geroa bai bezalako aukerarik eskura– botoa ematea erabaki nuen atzo, oraingoan Amaiur koalizioari. Pentsatu nuen hauteskunde hauek ez zirela udal hauteskundeak edo Eusko Legebiltzarra aukeratzekoak, baizik eta Madrilerako, eta ona izango litzatekeela ezker … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Nire botoa

Bildu legeztatu zutenean, izugarri poztu nintzen, pentsatu bainuen aro berri bat ireki zitekeela Euskal Herriko politikan. Hala ere, maiatzaren 22an Aralar izan zen nire aukera. Eta ez naiz damutzen, nahiz eta ikusi Bildu eta Aralar artean 7 eta 1eko proportzioan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 8 iruzkin

Bildu, hauteskundeetan

Azkenean, zentzua zabaldu da, eta Bildu hauteskundeetan izango dugu. Pozten naiz, ez bainengoen bat ere seguru zer gerta zitekeen. Gauzak ederto asko lerra zitezkeen alde batera, zein bestera. Gure txikian, Twitter manifestazio handi bihurtu genuen bart gauean, eta horren froga, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 iruzkin

Hor konpon hauteskunde kanpainari

Nola betiere aprendiz eta ikasbehar baikara –horrela hasten zuen Estebe Materre idazleak XVII. mendean bere liburu bateko hitzaurrea–, oraingoan erabaki dut –eta hau ni naiz, laurehun urte geroago–, hor konpon egingo diedala irratiek, telebistek eta egunkariek hauteskunde kanpainari eskaintzen dieten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin