Etiketaren artxiboa: lagunak

Jaizale

Orain astebete ezagutu ere ez nuen egiten Jaizale taberna, Arrasaten. Banekien orain dela ez asko euskaltzale talde batek hartu zuela, baina ez gehiago. Joan den astean, berriz, Jesus Garmendia lagunak eraman ninduen hara, eta bertan izan ginen ordubete luze, kontu-kontari. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Amazonen erantzun biribila

Hil honen hasieran, lagun batek eskatu zigun ea erosiko genizkion Amazonen Neptune izeneko musika jogailuak, musika urpean entzutekoak. Bere emaztearentzat nahi zuen aparailua, laster urteak egingo zituen-eta. Dena amaitutakoan, berak itzuliko zigun guk aurreratua. Erosi genuen aparailua, eta handik bi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Teknologia | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Guraso lagunekin berriro

Orain 17 urte, 1995ean, Elorrion bizi ginen denok, baina elkar ezagutu ez. Urte hartan, berriz, denok izan genuen umea, eta, harrezkero, kalean egin genuen ezagupidea, gure seme-alaben inguruan, lagun bihurtzeraino. Mendira joaten ginen elkarrekin, hondartzara, Landetara…, beti umeekin, hori bai. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Bilbon, Aste Nagusian

Atzo arratsaldean, autobusa hartu eta Bilbora egin genuen, Elorrioko zenbait lagunekin. Atseden tabernan afaldu, su festak ikusi, trago bat jo, eta etxera, Gau txori autobus zerbitzua hartuta. Ondo ibili ginen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Pertzepzioak

Udaberrian lagun batek esan zidan berak bi Joxe ezagutzen dituela: bata birtuala eta bestea erreala. Lehena blogean agertzen da, eta ez dauka lotsarik bere buruaz hitz egiteko, batzuetan “harrokeria puntu bategaz”. Joxe hori, birtuala, horrela dabil pozik eta askatuta, haren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 iruzkin