Etiketaren artxiboa: armstrong

Lanera berandu iritsi nintzenekoa

1969ko uztailaren 21ean, lehen astronautak Ilargia zapaldu zuen egun berean, berandu esnatu eta berandu iritsi nintzen lanera, Amat kooperatibak Markuleten zuen planta berrira, Arrasatetik Garagartzara bidean. Garai hartan 16 urte nituen, eta aprobetxatu egiten nituen udako oporrak fabrikan lan egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Oroimenak | Etiketak , , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Lance Armstrong biktima? Capone beste

Artikulu hau berez erantzun bat da, Sustatu agerkarian utzi diodana Xabier Usabiagari, “Lance Armstrong biktima da” artikuluan: Izenburu moduan oso ondo geratzen da —“Lance Armstrong biktima da”— noiz eta Lance Armstrong txirrindulari ohiak onartzen duenean zazpi Tour irabazi zituela iruzur … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Lasterketa sekretua eta dopina

Egun hauetan Tyler Hamilton txirrindulari ohi estatubatuarraren liburu bat irakurri dut, The Secret Race, berau interesgarri bezain ikaragarria, modu gordinean argitzen baitu nazioarteko txirrindularitzaren estoldetan zelan erabiltzen den dopina botere harremanak nor beraren interesetan irauli, ospea lortu eta negozioa egiteko. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Orduan ere, ilargiari begira

Ondo gogoan dut, bai, non nengoen Neil Armstrong eta Buzz Aldrin astronauta estatubatuarrek ilargia zapaldu zutenean, 1969ko uztailaren 20an. Artean 16 urte nituen, eta, aurreko bi urteetan bezala, uda hartan ere lanean aritu nintzen Amat kooperatiban, Mondragoen, fabrika berria montatzen, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Zer esan minbiziari, aukera izanez gero?

Livestrong fundazioak —Lance Armstrong txirrindulariak sortua minbiziari aurre egiteko— bideo ikusgarria sortu du, non gaixo pilo batek aurrez aurre hitz egiten dion minbiziari, hau entzuten balego bezala. Denetik deitzen diote: hiltzaile, patetiko, galtzaile, koldar, triste, kakanarru… Ariketa interesgarria. Norbera akojonatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Lance Armstrong: Twitter-en ere, izar

Twitter-en ez da falta izar distiratsurik. Horietako bat da Lance Armstrong, Frantziako itzulia zazpi aldiz irabazitakoa. Joan den urrian hasi zen twitteatzen, eta dagoeneko 145.245 jarraitzaile ditu, herenegun baino hamar mila bat gehiago. Bera, berriz, 38 laguni baino ez zaizkio … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin