Etiketaren artxiboa: kooperatibak

Lanera berandu iritsi nintzenekoa

1969ko uztailaren 21ean, lehen astronautak Ilargia zapaldu zuen egun berean, berandu esnatu eta berandu iritsi nintzen lanera, Amat kooperatibak Markuleten zuen planta berrira, Arrasatetik Garagartzara bidean. Garai hartan 16 urte nituen, eta aprobetxatu egiten nituen udako oporrak fabrikan lan egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Oroimenak | Etiketak , , , , , , , , , | Erantzun

Nire lehen soldata

Hamabost urte nituen, eta, etxera diru apur bat eramate aldera, udan lanean hasi nintzen Amat izeneko kooperatiban, Mondragoen, justu gaur egungo Garaia Berrikuntza gunearen parez pare, errepidearen bestaldean. Uda hartan, 1968koa oker ez banabil, hiruzpalau ikasle hasi ginen lanean kooperatiba … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , , , , | Erantzun

Enbatako militanteak eta kooperatibak

Daniel Landart idazle eta antzerkigile baxenafartarrak bere autobiografiaren bigarren liburukia atera berri du —“Enbataren zirimolan. Oroitzapenak. Abertzalea-Euskaltzalea”—, Elkar argitaletxeak argitaratuta. Bertan kontatzen du bere gaztaroa, Enbata alderdi abertzalean sartu zenetik. Eta pasarte batean kontatzen du garai hartan, XX. mendeko 60. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kooperatibak | Etiketak , , , , | Erantzun

Kooperatibak Richmond hirian

Kooperatibak hedatzen ari dira, poliki-poliki AEBetan. Richmond hirian, adibidez, San Frantzisko eta Oakland hirien ondoan, Kalifornian. Bertan 100.000 lagun bizi dira, eta krisi ekonomikoaren gailurrean langabezia iritsi zen %19ra, barbaridade bat Ipar Ameriketan. Orain bi urte, bere herritarren egoera ikusita, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Chomsky eta Mondragon

Laura Flanders kazetariak Noam Chomsky MITeko irakasle emeritua elkarrizketatu du, hitz egiteko azken honen azken liburuaz, OCCUPY, OWS, anarchism, racism, corporate power and cooperative potential. Elkarrizketak ia 25 minutuko iraupena du, eta bertan Chomskyk Arrasateko kooperatibak aipatzen ditu,  berauek merkatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Mondragonek kooperatibak sortuko ditu AEBetan

Orain pare bat aste gertatu zen, baina gurean ez dut inon ikusi. Kontua da orain pare bat aste United Steel Workers (USW) altzairuzko langileen sindikatuak eta Mondragon International S.A.k hitzarmena sinatu zutela, Mondragon taldeak kooperatibak sor ditzan bai AEBetan eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzun

Euskal kooperatiben oihartzuna nazioartean

George Cheney irakasle estatubatuarrak badu liburu bat, Values at Work, non aztertzen dituen Euskal Herriko kooperatibak. Cheneyk hitzaurre bat gehitu zion liburuaren bigarren argitalpenari, eta hor aipatzen du Mondragon taldeko kooperatibek zelako oihartzuna duten munduan. Hona hemen berak aipatzen dituen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Mondragon, Humanity at work

Goiena.net-en irakurri dut Mondragon Kooperatiba Korporazioak, MCCk, izena eta irudi korporatiboa aldatuko dituela. Aurrerantzean Mondragon deituko da, besterik gabe, “izen horrekin ezagutzen baita nazioartean, egoitza zentrala duen herriaren izenarekin, alegia, eta ez hainbeste figura juridikoarekin”. IzenaIzenari dagokionez, ondo iruditzen zait, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 erantzun

Bibliografia Mondragon fenomenoari buruz

Google Books aplikazioa oso interesgarria da liburuen berri jakiteko. Beroni esker, konturatu naiz nazioartean asko idatzi dela Mondragoeren gainean, batik bat gure herrian sortutako kooperatibei buruz. Mondragon hitza sartu dudanean liburu bilatzailean, Googlek aurkitu ditu 16.300 orrialde non aipatzen baita … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun