Etiketaren artxiboa: eleberria

Iazko hezurrak

Jaio zen une beretik, Irene Arrias indarkeriaren itzalpean bizi izan zen. Unai Elorriagak horixe azpimarratu nahi izan du Iazko hezurrak bere azken nobelaren lehen lerrotik: “Irene Arriasek ia zentimetro eta erdiko urratua egin zion amari jaio zenean, Algortan, 1971ko urtarrilaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , , , | Utzi iruzkina

J.K. Rowling idazlearen liburu sekretua

J.K. Rowling ezagun egin zen munduan Harry Potter eleberri sorta idatzi zuenean, hainbeste ze 450 milioi aletik gora saldu baitzituen, hainbat hizkuntzatan, euskaraz ere bai, Iñaki Mendigurenek itzulita, Elkar argitaletxean. Ondoren beste era bateko liburu bat kaleratu zuen, Eserleku hutsa, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Idoia Etxeberria, idazlea

Ez baduzue ezagutzen Idoia Etxeberria, gogoan izan izen hori, zeren oso luma fina dauka. Nik izan nuen haren albiste Berria egunkarian idazten zuela. Eta, geroago, Oñatiri buruz argazki liburu batean idatzi zuen artikulu ederrean, Idoia oñatiarra baita. Baina egun hauetan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Espioi perfektua

Azkenean, amaitu dut irakurtzen John Le Carré idazlearen Un espía perfecto eleberria. Esperientzia gazi-gozoa izan da, zeren Kindle irakurgailuan irakurri baitut. Liburua oso ona iruditu zait, baina berau formatu digitalean irakurtzea gogorra egin zait, beste artikulu batean azaldu ditudan arrazoiengatik. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Hotel beltzak, dirua zuritzeko

Un traidor como los nuestros bere azken eleberrian, John Le Carré idazleak azaltzen du, besteak beste, zenbait lekutan zelan erabiltzen diren hotelak dirua zuritzeko. “Hotel beltzak” deritze egileak. Horrela kontatzen du, euskarara ekarrita: Begira, Billy. Erosten duzu lur sail bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Le Carré eta Assange

Irakurri berri dut John Le Carré idazlearen azken eleberria, Un traidor como los nuestros, eta izugarri gustatu zait. Seguruenik, lehenago ere idatzi dut, baina berriro esango dut: niretzat Le Carré da gure gizartearen trapu zikinak hobetoen kontatzen dituen idazleetako bat. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Hilobiko isiltasuna

Nahi baduzue Durango aprobetxatu liburu bat erosteko, horra gomendio bat: erosi Hilobiko isiltasuna, eleberri poliziakoa, Arnaldur Indridason idazle islandiarrak idatzia eta Julen Gabiriak euskaratua. Izugarri gustura irakurri dut. Eskandinaviako eleberri askotan bezala, hemen ere genero indarkeriak pisu handia du, baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Gizonik bilatuena

Atzo amaitu nuen John Le Carre idazlearen azken eleberria: A most wanted man. Gaztelaniaz irakurri nuen, benetan gustura. Baina ez pentsa horrela denik ondo bilbatutako istorioak kontatzen dituelako soilik. Horrezaz gain, Le Carrek maisuen pare marrazten ditu pertsonaiak, eta baita … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Londres kartoizkoa da

Irakurri berri dut Unai Elorriaga idazlearen azken eleberria, Londres kartoizkoa da. Egia esan, nahasita samar utzi nau. Ondo hasi nintzen berau irakurtzen, hari nagusiari jarraika: Arratsaldero igotzen da Phineas, bere lagunekin, hamazazpigarren teilatura, handik bakarrik ikusten baitira herriko bi sarrerak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 iruzkin