Bi liburu interesgarri

Azken aldi honetan irakurri ditudan liburuen artean bi aipatu nahiko nituzke, oso onak iruditu zaizkidalako:

  • Kontrako eztarritik. Uxue Alberdik emakume bertsolari askoren testigantzak eta hausnarketak jasotzen ditu liburu honetan, baina berau gogoeta orokorragoa da emakumeak zelako oztopoak aurkitzen dituen beren ahotsa izateko, orain arte (eta oraindik ere) gizonenak izan diren espazioetan. Lanak gai asko jorratzen ditu: emakume bertsolarien gorputzen errepresentazioa, haiekiko gurasokeria, gizon eta emakume bertsolarien arteko arrakala ekonomikoa, umore sexista, bortxaketa ahalegin baten aurreko isiltasuna, feminismoaren aurreko mesfidantza… Uste dut liburu honek mugarri bat jarriko duela bertsolaritzan eta feminismoan.
  • Altsasu. El caso Alsasua. Txalaparta argitaletxearen iburu honetan, Aitor Agirrezabal eta Aritz Intxusta kazetariek kontatzen digute, zehatz-mehatz, zer gertatu zen 2016ko urriaren 15eko goizaldean Altsasuko Koxka tabernan, eta han gertatua zelan bilakatu zen esperpento juridiko bat, nazioartearen arreta ere erakarri duena. Kazetarien lana ondo dokumentatuta dago, eta kasuko alde guztiei eman diete ahotsa.

Udarako zer irakurri erabaki ezinik baldin bazabiltzate, aintzat hartu bi liburu hauek. Merezi dute.

Kategoria: Liburuak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude