Etiketaren artxiboa: kindle

Vellum: liburu digitalak, errazago

Orain arte zaila izan da nork bere liburu digitala txukun sortu eta argitaratzea, letratipo dotoreekin, kapitulu eta izenburu txukunekin. Orain, berriz, Vellum dago, doako aplikazio bat Mac ordenagailuetarako, eta horrek gauzak izugarri errazten ditu. Brad West eta Brad Andalman Pixar … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , , , | 2 iruzkin

Zelan kudeatu Kindle-ko azpimarrak eta oharrak

Aurkitu berri dut aplikazio bat, Clippings.io, lagundu egiten duena kudeatzen Kindle irakurgailuan (edo Kindle aplikazioan, zeina erabil baitaiteke iOS, Android, Mac eta Windows sistema eragileetan) gordetako azpimarrak eta oharrak. Clippings.io bidez, azpimarrak eta oharrak esportatu egin daitezke hainbat formatutara (Word, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Bookerly, Amazonen letratipo berria

Amazonek letratipo berri bat sortu du hutsetik bere Kindle irakurgailu eta aplikazioetarako: Bookerly, eta, berandu baino lehen, berau izango da berezko letratipoa aparailu horietan guztietan. Oraingoz, AEBetan erabil daiteke letratipo berria, iOS sisteman dabiltzan Kindle aplikazioetan. Probatu dut nire iPadean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Zelan argitaratu nork bere liburua sarean

Idazle asko ari dira galdetzen: zer egin behar da nork bere liburua Amazonen (edo iBooks dendan) saltzeko? Erantzuna: nahikoa da eskuizkribu bat .doc edo .docx formatuan eta kontu bat Amazonen. Erica Sadun adituak horrela azaldu du kontu hau Túaw webgunean. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Readlists erabiltzen hasi naiz

Atzo Twitter-en nenbilela, oharkabean ia, nire begiak Ana Malagonen mezu batean pausatu ziren. Horrela zioen: Readlists A group of web pages—articles, anything—bundled into an e-book you can send to your Kindle, iPad, Iphone Berandu zen, baina zerbait piztu zitzaidan burmuinetan. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Kindle Touch gurean

Gabonak ezkero, bigarren Kindle bat sartu zaigu etxean, Kindle Touch, ukipen pantailarekin. AEBetatik ekarri genuen, lagun baten bitartez, hemen ez baita saltzen. Guztira 118 € ordaindu genuen, eta prezio horretan sartzen ziren irakurgailua bera, zorroa eta garraio gastuak. Bego pozik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Amazonen bi opari pozoindu

Bagenekien Applek garestiago saltzen dituela bere produktuak Europan, parekatu egiten baititu, apetaren arabera, euroaren eta dolar amerikarraren balioa. Hori ez da izan Amazonen jokaera… orain gutxi arte. Joan den astean, Amazon hasi zen saltzen oinarrizko Kindle irakurgailu digitala Amazon.es dendan. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Hamar baliabide interesgarri Kindle-erako

Gauza bat da irakurgailu elektroniko bat erostea, eta beste bat, berau ganoraz erabiltzea. Horretarako, denbora apur bat behar izaten da, irakurgailua erabili eta zelan dabilen ikasteko. Hala ere, ondo etortzen da zenbait baliabide eskura izatea, elementu lagungarri gisa.Gaurkoan, 10 lotura … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Susa eta euskarazko liburu digitalak

Ostiral arratsaldean irakurri nion Hasier Etxeberriari pozik zegoela, postan mezu bat jaso zuelako Susa argitaletxearena, esanez bi euro irabazi zituela, ordu batzuk lehenago baten batek erosi baitzuen Mutuaren hitzak liburuaren ale digital bat Susa argitaletxearen Literatura dendan. Ni ere poztu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 6 iruzkin

Erositako lehen liburu digitalak euskaraz

Atzo iluntzean ezusteko ederra jaso nuen sarean. Mikel Lizarralde lagunak Sustatun atera zuenez, Susa argitaletxea hasiko da bere liburuak e-book formatuan eskaintzen, denak prezio berean eta DRM babesik barik. Jasotako dirua ere, modu berritzailean banatuko bide du. Albistea irakurri bezain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 5 iruzkin