Etiketaren artxiboa: euskadi

Astotxoa, gure astotxoa…

Igande gehienetan, bazkaldu ostean, osteratxo bat egiten dugu Gazeta auzoan, Elorrion. 2.840 metro gorabeheratsu izaten dira, baina oso politak, beti dugu-eta ezusteko atseginen bat. Joan den igandean bezala, Barrutieta aldean asto hauek ikusi genituenean, lasai-lasai belarra jaten, tartean astakumea ere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzuna 1

Giro bitxia Elorrion, hauteskundeak direla eta

Egun hauetan giro bitxi samarra sumatzen dut Elorrion, ezker abertzaleak alkatetza gal dezakeela-eta. Igandean Bilduk eta EAJk seina zinegotzi irabazi zituzten, nahiz eta Bilduk 200 bat boto gehiago irabazi jeltzaleek baino. PPk, azkenik, zinegotzi bat. PPko zinegotziak dagoeneko adierazi du … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 8 erantzun

Txantxibiri aurrera doa

Noiz edo behin argazkiren bat ateratzen dut Txantxibiri kalean, gordetzeko zelan doazen lanak. Gaur goizean, ikusi dudanean auto bat zetorrela —pentsatu dut udaltzainak zirela—, argazki bat atera diot. Ertzaintzarena zen, ordea. Autoa nire parera iritsi denean, geratu, ertzain bat irten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Txantxibiri kalea, jasota

Egun hauetan Txantxibiri kalea, gurea, hankaz gora dago, langileak jo eta ke ari dira-eta, sanjuanak ondoren berau soilik oinezkoentzat izan dadin. Dena hankaz gora, baina kurioso, hemen ari diren langileak, portugesak gehienak, oso garbiak eta zainduak direlako. Eskerrik asko, Xose!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 3 erantzun

Txantxibiri kalea, berritze-lanetan

Hainbeste urte igarota, azkenean egia bihurtu da Txantxibiri kaleko bizilagunen nahia, Elorrioko Udalak Txantxibiri oinezkoentzako bihurtzea. Atzo goizean hasi ziren zulagailuak lanean, 2010eko azaroaren 9an, eta, sanjoanak bitartean, zarata eta hautsa ugari izango dugu bazterrotan. Baina helburua lortzeko, beharrezkoa izango … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 2 erantzun

Euskadi ala Euskal Herria?

Euskal selekzioko jokalariek (ala eusko selekziokoek esan behar, behin horrela jarrita?) eta beste askok esan dute “Euskal Herria” izenarekin ez baldin bada, ez dutela jokatuko selekzioarekin. “Euskadi” izenak ez omen du balio, nahiz eta selekzioaren jatorrizko izena –hasieran “Euzkadi”, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 erantzun

Hitzaldia MoodleMoot Euskadi jardunaldietan

             Gaur MoodleMoot Euskadi 08 jardunaldiak egin dira Garaia Berrikuntza Gunean, Mondragoen, eta han aurkezpen labur bat egin dut Web 2.0 ikastaroari buruz. Hango testua irakurri nahi duenak, klik egin dezala Google Docs dokumentu honetan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Erasmus ikasleak

Dagoeneko bi eskola egun izan ditut Filiz, Seda, Amarens, Renske eta Kira ikasleekin, bostak atzerritik etorriak HUHEZI fakultatera Erasmus programari esker. Eskolak ingelesez eman ditut, batean Euskal Herria azaltzeko eta bestean Mondragoeko kooperatiba mugimendua. Oraindik beste eskola egun bat geratzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 erantzun

Azkoaga enea hotela, Eskoriatzan

Atzo arratsaldean inauguratu zen Azkoaga enea hotela, xarma handiko hotel bat Eskoriatzaren bihotzean, herriko plazaren ondoan. 14 logela dauzka, oso ondo diseinatuta, jangela bat eta taberna. Baita terraza txiki bat atzealdean, Bolibar errekatxoaren ondoan. Atzo egun osoan egon zen zabalik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun