Etiketaren artxiboa: garaia

Hitzaldia MoodleMoot Euskadi jardunaldietan

             Gaur MoodleMoot Euskadi 08 jardunaldiak egin dira Garaia Berrikuntza Gunean, Mondragoen, eta han aurkezpen labur bat egin dut Web 2.0 ikastaroari buruz. Hango testua irakurri nahi duenak, klik egin dezala Google Docs dokumentu honetan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Amarenean aurkitutakoak

Joan den larunbatean ama zenaren etxean izan ginen, hango ganbara garbitzen. Eta lan horretan ari ginela, aldizkari batzuk aurkitu genituen, Garaia aldizkariaren ale zaharrak, eta Zeruko Argiako orrialde hautatuak. Garaia aldizkarian atentzioa eman zidaten Juan Antonio Letamendiaren marrazkiek, Fits ezizenarekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Vancouverko mozkorraldi hura

Juan Luis Zabalak egindako gonbitari erantzunez, nik ere bost kontutxo ekarriko ditut hona, ezezagunak askorentzat. 1. Itsasoa. Zazpi bat urte izango nituen itsasoa lehen aldiz ikusi nuenean. Deban izan zen. Amak hartu gintuen Fatima arreba gaztea eta biok trenean Debaraino. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1