Etiketaren artxiboa: erasmus

Erasmus ikasleekin, Bilbon

Aurten ere iritsi dira Erasmus ikasleak fakultatera, 12 ikasle 4 herrialdetakoak: Herbereheak (7), Belgika (2), Estonia (2) eta Finlandia (1). Gehienak, zortzi, Hezkuntzakoak dira; gainerako laurak, Komunikaziokoak. Denak ere, oso jatorrak eta argiak. Komunikazioko ikasleen tutore naizenez, joan den ostiralean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Erasmus ikasleak, Udalatxen

Aurten, Erasmus ikasleetatik zortzi animatu dira Udalatx mendia igotzera, HUHEZI fakultatera etorritakoak denak ere. Joan den asteko astelehenean Corina, Morten eta Tiina joan ziren Udala auzotik abiatuta, eta, hain pozik itzuli ziren, ze bi egun geroago beste bost irten ziren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Arrasate, lan eta lo?

Lau ikasle ditut Erasmus programaren barruan Komunikazioa ikasten ari direnak, eta laurak Bergaran bizi dira irailaren hasiera ezkero. Atzo esan zidatenez, oso gustura bizi dira Bergaran. Are gehiago: Bergara gustukoago dute Mondragoe baino, han giro hobea bizi dutelako. Pozten naiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 6 iruzkin

Erasmus ikasleekin txangoan

Atzo goizean txangoa egin genuen Erasmus ikasleekin. Beribilak hartu, eta erakutsi genizkien zenbait leku eder, bestela ikusiko ez lituzkeenak: Urkuluko urtegia (hantxe atera genuen argazki hau, atzean Goronaeta auzoa dagoela), Udala auzoa, Barajuen, Untzilla (bi hauek Aramaion) eta Apotzaga. Giro … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Familia bila Erasmus ikasleentzat

Irailean 15 ikasle etorriko zaizkigu Europatik HUHEZI fakultatera, Erasmus egitasmoaren barruan. Hori dela-eta, familia bila gabiltza, prest egongo direnak ikasle horiek hartzeko beren etxeetan. Lau hilabeteko kontua izango da: irailetik abendura, biak barne. Aldi horretan, ikasle horiek ikasi egingo dute, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Nekatuta nago

Pozik irten nintzen Erasmus ikasleekin izandako bazkaritik, eurak ere oso pozik ari direlako gure fakultatean eta Euskal Herrian oro har. Handik puntuko, berriz, Aitorrek esan zidan: “Badakizu?”. Kito. ETAk beste pertsona bat hil du, ustez, oraingoan Azpeitian. AHTren aitzakian aukeratu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Guraso bat ikasgelan

Atzo bestelako esperientzia bat izan nuen, irakaskuntzan hasi nintzenetik: ikasle baten ama eta ahizpa izan nituen ikasgelan, guk eskola eman bitartean. Ordu batzuk lehenago, Saskia Kamphuis ikasle herberehetarrak, zeina Erasmus egonaldi bat egiten ari baita gure artean, mezu bat bidali … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Euskal Herria Erasmus ikasleen begietan

Komunikazioan ditugun Erasmus ikasle biak hasiak dira praktikak egiten eitb24 zerbitzuan. Han egingo dituzten lanen artean, bat izango da hainbat erreportaje idaztea Euskal Herriaren gainean. Eta, dagoeneko, idatzi dute lehena. Tieme Hermans mutil herberehetarrak Maritxu Kajoi aukeratu du gaitzat. Saskia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Welcome back!

Atzo lehendabizikoz, eskola eman nuen ingelesez. Nire aurrean 30 ikasle inguru, denak euskaldunak, eta beste bi Erasmus egitasmokoak, Herberehetatik etorritakoak. Gaia: Digital Journalism, kazetaritza digitala. Ikasgelan sartu aurretik, beldur nintzan nigatik –mailarik emango ote nuen–, eta ikasleengatik –eurek ere maila … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Siesta

Astelehenean Loiun izan nintzen, aireportuan, bi ikasle jaso behar nituen-eta Herberehetakoak, gurera baitatoz Erasmus egitasmoaren barruan. Neska eta mutila dira, jatorrak oso, eta jakin-min handikoak Euskal Herriaren gainean. Paraje menditsuak eman zien atentzioa, Euskalduna eta Guggenheim inguruen ederrak eta eguraldi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin