Etiketaren artxiboa: bildu

Giro bitxia Elorrion, hauteskundeak direla eta

Egun hauetan giro bitxi samarra sumatzen dut Elorrion, ezker abertzaleak alkatetza gal dezakeela-eta. Igandean Bilduk eta EAJk seina zinegotzi irabazi zituzten, nahiz eta Bilduk 200 bat boto gehiago irabazi jeltzaleek baino. PPk, azkenik, zinegotzi bat. PPko zinegotziak dagoeneko adierazi du … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 8 iruzkin

Tu quoque, Odon?

Donostiako alkate hogei urtez izanda, eta sinistuta berriro irabaziko zituela joan den igandeko hauteskundeak —beste askok ere horixe uste genuen—, Odon Elorza eskuzabal agertu zen donostiarren artean. Halaxe idatzi zuen bere blogean, fair play dotoreaz: Respeto a la lista mas … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Nire botoa

Bildu legeztatu zutenean, izugarri poztu nintzen, pentsatu bainuen aro berri bat ireki zitekeela Euskal Herriko politikan. Hala ere, maiatzaren 22an Aralar izan zen nire aukera. Eta ez naiz damutzen, nahiz eta ikusi Bildu eta Aralar artean 7 eta 1eko proportzioan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 8 iruzkin

Kartel baten harira

Atzo, espetxetik irten berritan, Ander Errandoneak kartel bat erakustsi zuen, eskuz egindakoa. Bertan botoa eskatzen zuen Bildu koalizioarentzat. Kartelak bi elementu grafiko nagusi zituen: hainbat esku bozkatzen hautestontzi batean eta esaldi bat: “Independentzia eta sozialismoa”. Horrek sekulako gaitzezpenak ekarri ditu, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Bildu, hauteskundeetan

Azkenean, zentzua zabaldu da, eta Bildu hauteskundeetan izango dugu. Pozten naiz, ez bainengoen bat ere seguru zer gerta zitekeen. Gauzak ederto asko lerra zitezkeen alde batera, zein bestera. Gure txikian, Twitter manifestazio handi bihurtu genuen bart gauean, eta horren froga, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 iruzkin