Txantxibiri kalea, berritze-lanetan

Txantxibiri kalea zulatzen
Hainbeste urte igarota, azkenean egia bihurtu da Txantxibiri kaleko bizilagunen nahia, Elorrioko Udalak Txantxibiri oinezkoentzako bihurtzea.

Atzo goizean hasi ziren zulagailuak lanean, 2010eko azaroaren 9an, eta, sanjoanak bitartean, zarata eta hautsa ugari izango dugu bazterrotan. Baina helburua lortzeko, beharrezkoa izango da ia zortzi hilabeteko gurutze-bidea pasatzea, ondoren kalea ederto geratuko da-eta, nahiz eta, oraingoz, udalak ez duen onartzen Txantxibiri izena, Berrio-Otxoa kalearen azken zati honentzat.

Hala ere, guk segituko dugu Txantxibiri kaleko jaia ospatzen, azken urteotan egin dugun legez.

Hasi dira lanak Txantxibiri kalean

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

2 erantzun Txantxibiri kalea, berritze-lanetan-ri

  1. egilea: Mikel Liz.

    Lasai Joxe, Txantxibiri independientea izango da egunen batean. Jaiak badauzkazute, eta mapan ere agertzen da 😉

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Zer gehiago behar dugu, ezta? Ondo segi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude