Etiketaren artxiboa: gazeta

Mahats-batzea Esteñibar baserrian (2014)

Joan den larunbatean, hilak 27, mahatsa batu genuen Esteñibar baserrian, Elorrion, Bizkaiko ekialdean. Jende asko elkartu ginen mahatsa batzeko, berrogeitik gora bai, eta primerako eguraldia izan genuen: lehen orduan fresko, eta goiz erditik aurrera, eguzki betean. Giroa ere ederra izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , , , , | Erantzun

Bertso saioa Gazetan

Gustura ikusi dut Hitzetik hortzera bertso saioaren azken alea Euskal Telebistan. Bertan, besteak beste, Gazeta auzoa agertzen dira, Elorrion, eta Esteñibar baserria, gure familian mugarri bat. Mikel eta Fatima, oso natural inguruak-eta erakusten. Jon Artano primeran saioa gidatzen. Eta bertsolariak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bertsolaritza | Etiketak , , , , , | Erantzun

Astotxoa, gure astotxoa…

Igande gehienetan, bazkaldu ostean, osteratxo bat egiten dugu Gazeta auzoan, Elorrion. 2.840 metro gorabeheratsu izaten dira, baina oso politak, beti dugu-eta ezusteko atseginen bat. Joan den igandean bezala, Barrutieta aldean asto hauek ikusi genituenean, lasai-lasai belarra jaten, tartean astakumea ere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzuna 1

Elorrioko baserriak, mapan

Elorrioko Udalak lan polita egin du herriko baserriak mapan jarri eta herritarron begi-bistan jartzeko: baserri-auzo bakoitzaren sarreran mapa bana jarri du, eta bertan erakusten du non dagoen baserri bakoitza. Goiko argazkia, esate baterako, Gazeta auzorako sarrera batean dago, eta bertan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 erantzun

Asteburu zuria

Asteburu zoragarria izan da joandako hau. Aspaldi ez bezala ikusi dugu elurra mara-mara egiten, batez ere larunbat iluntzean, eta aukera baliatu dugu bazterrak beste ikuspegi batez ikusteko. Mendiko botak eta neguko jantziak aldean, oinez ibili gara batera eta bestera, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Erregenetan, salda beroa

Erregenak egun berezia dira Elorrion, batez ere jaiak direlako Gazeta auzoan, baina ez horregatik bakarrik. Adibide bat: atzo, goizean goiz, arrosa bat jaso genuen etxean, “Gora Errepublika” aldarria zuela. Eguerdi partean, berriz, ostera bat egin genuen Ondozorrotz baserriraino, berau Gazeta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzun