Etiketaren artxiboa: eskoriatza

Eskoriatzan, paseatzen

Joan den astean hasi ginen, Goio Arana lankideak gonbidatuta, bazkal ostean pasetzen Eskoriatzan zehar, berriro lanean hasi aurretik. Ostera horietan leku ikusgarriak begiztatzen ari gara, Luis Ezeiza eskolako horma hori, esate baterako. Argazki hau telefonoarekin hartu nuen. Bertan, Goio Arana … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Mitxel Kaltzakorta

Atzo hogeita hamar bat lagunek bazkaria egin genuen Azkoaga-enea hotelean, Eskoriatzan, agur esateko Mitxel Kaltzakorta lankide eta lagunari, oraintsu hartu du-eta erretiroa, 29 urte eginda Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Eskoriatzara etorri zenean, bertako Irakasle Eskolan hasi zen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Ekitaldi baten ondokoak

Atzo ekitaldi handia izan genuen HUHEZIn, Mondragon Unibertsitateak ikasturte hasiera egin baitzuen bertan, lehenbiziko aldiz gurean. Hainbat ondorio atera nituen ekitalditik: Arraro egiten da, oso, ikasleek sartzerik ez izatea horrelako ekitaldi batean, batez ere fakultatean bertan egiten bada. HUHEZIko klaustroa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Nire mapak probatzen

Ikusi mapa handiagoa Atzo Google Maps probatzen ibili nintzen, bereziki aplikazio horrek daukan aukera berria, My Maps —Nire Mapak—, aukera hori erabili nahi nuke-eta HUHEZI fakultatearen webgunean, kanpoko jendeari erabilgarri izan dakion Eskoriatzara etorri aurretik. Oraingoz euskaraz egin dut, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Azkoaga enea hotela, Eskoriatzan

Atzo arratsaldean inauguratu zen Azkoaga enea hotela, xarma handiko hotel bat Eskoriatzaren bihotzean, herriko plazaren ondoan. 14 logela dauzka, oso ondo diseinatuta, jangela bat eta taberna. Baita terraza txiki bat atzealdean, Bolibar errekatxoaren ondoan. Atzo egun osoan egon zen zabalik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Xabi Paya

Atzo komunikatzaile peto bat ikusi nuen: Xabi Paya bertsolari, itzultzaile eta irakaslea. HUHEZIko Literatura Astean izan zen, Andoni Egaña eta Onintza Enbeitarekin batera, frogatu guran euskara ez dakitenek ere goza dezaketela bertsolaritzaz, itzulpenari esker. Hori frogatzeko, irakasle, zeremonia maisu, itzultzaile … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 4 iruzkin