Erasmus ikasleak

Erasmus ikasleak HUHEZIn 2
Dagoeneko bi eskola egun izan ditut Filiz, Seda, Amarens, Renske eta Kira ikasleekin, bostak atzerritik etorriak HUHEZI fakultatera
Erasmus programari esker. Eskolak ingelesez eman ditut, batean Euskal
Herria azaltzeko eta bestean Mondragoeko kooperatiba mugimendua.
Oraindik beste eskola egun bat geratzen zait, baina gero horietako bi
nirekin joango dira Goiena Komunikazio Zerbitzuetara, urtarrilerako
dokumental bat egin beharko dute-eta ingelesez Goienaren inguruan.

Oso neska irekiak dira, jatorrak, eta gertu Euskal Herria eta
euskaldunok ezagutzeko. Gaur, une labur batez Maritxu Kajoi jaiaren
berri eman diet, bostek Arrasaten hartu baitute ostatu. Uste dut hasi
direla pentsatzen zelan jantziko diren egun horretarako.

Hauek dira gure ikasleak

  • Seda Eyyupoglu. Irakasle ikasketak egiten ari da Mustafa Kemal Unibertsitatean. Hatay hiritik dator, Turkiako hegoaldean.
  • Filiz Karadagli. Irakasle ikasketak egiten ari da Mustafa Kemal Unibertsitatean. Hatay hiritik dator, Turkiako hegoaldean.
  • Renske Opheikens. Irakasle ikasketak egiten ari da Hanze University Groningen Unibertsitatean. Groningen hiritik dator, Herberehetako iparraldean.
  • Kira Evve. Komunikazioa-Kazetaritza ikasten ari da Tallin Unibertsitatean. Tallin hiritik dator, Estoniako hiriburuan.
  • Amarens de Jong. Komunikazio Kazetaritza ikasten ari da Windesheim Unibertsitatean. Zwolle hiritik dator, Herbeheretako erdialdean.

Urriaren 12an beste lau etorriko dira, Stephanie, Liesbeth, Kathleen eta Tara, denak ere KHLIM Unibertsitatetik, Flandestik.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

2 Responses to Erasmus ikasleak

  1. egilea: luistxo

    Hiri horietarik, Tallinn ezagutzeko sortea dudanez, esan Kirari: Tere tulemast Baskimaasse

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Nire kontu, Luistxo, esango diot. Hor bazenuen historia bat, Eibarko hegazkin piloto batena Tallinen hil zena, ezta? Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude