Hilabetekako artxiboa: martxoa 2006

Debarroa

XX. mende hondarrean gure lurraldean aldatu egin zen paraje hura izendatzeko modua. Ordua arte Deba Garaia eta Deba Behea erabili genituen, baina harrezkero, Debagoiena (Leintz Gatzagatik Osintxura) eta Debabarrena (Osintxu-Eibartik Debaraino). Oraindik orain Euskaltzaindiak berretsi egin ditu garai hartako aholkuak. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 erantzun

101 vascos y medio

Egun hauetan irakurri dut Mitxel Ezquiaga kazetariaren azken liburua, 101 vascos y medio. Alberdania argitaletxeari gaztelaniaz irakurri diodan lehen liburua. Liburuak 101 vascos y medio du izenburua, baina izan zitekeen 101 donostiarras y medio, liburuan agertzen diren pertsona gehienak agertzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 erantzun

Elkarlana

Atzo egun berezia izan zen Mondragon Unibertsitatean: arratsaldeko 17:00etan, webgune berria estreinatu genuen. Beta bertsio bat, osatu gabea, baina lan eta neke askoren ondorio. Orain hiru aste hasi ginenean lanean, helburu estu bat ipini genuen mahai gainean: martxoaren 13rako zerbait … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Camino

Egun hauetan, Writely programan ezin sarturik nenbilela-eta, Camino nabigatzaile berria jaitsi dut Mozilla Fundaziotik, ohar batek esaten baitzidan Caminorekin ondo sartuko nintzela sareko testu prozesadorean. Nire harridurarako, erabateko nabigatzaile bat aurkitu dut, erabilerraza, dotorea, eta bizkorra. Mozilla Fundazioak egin du … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 erantzun

Bilduma interesgarria

Egun hauetan liburu bat erosi dut Amazon liburu dendan, baina Peachpit Press argitaletxeak kaleratua: Creating Keynote Presentations with iWork. Erosi nuen ikasi nahi dudalako Keynote erabiltzen, programa bat Apple enpresak aurkezpenak egiteko egina, eta pare bat egunean liburua irakurri eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Ospitalea eta zezen plaza

Nire gelatik bi ikuskizun nituen nabarmen: Santanderko badia eta zezen plaza. Lehena alderik alde agertzen zitzaidan. Bigarrena, bideaz bestaldean. Valdecillako ospitalean egin nuen denboran, hantxe egongo ziren, eguneroko ikuskizun. Jaiak ziren Santanderren, eta, lehen egunetan, gela normal batean nengoela, entzun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Luzamenduak

Egun batez, konpainia on batean, euskaldunik baizen ez zen lekuan nengoela, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa, ez zuela deusek ere hainbat kalte egiten herri honen etorkizunerako, eta ez osasunerako ere, nola bakea geroko uzteak, egunetik egunera, biharretik biharrera luzatzeak. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 erantzun

Tio Felix

Larunbatean hil zen Felix Aranzabal, Angiozarko Itsua, guretzat tio Felix, aitaren anaia baitzen. Umetan nire heroietako bat zen tio Felix. Urtero pare bat aldiz ikusiko genuen elkar, maiatzaren 15ean, sanisidroetan —orduan gurean egiten zuen lo—, eta abuztuaren 24an, sanbartolometan, Aguleta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 erantzun

Dopina eta iluntasuna

Atzo Euskadi Irratian entzuna, eta herenegun Radio Euskadin, Kaiku taldeko txirrindulari bati gertatutakoaz: “Ritxi Serranok ez zuen gainditu osasun azterketa”, eta, horregatik, Murtziako itzulia jokatu ezinik geratu da. Noski, eufemismo bat zen, eta beste zerbait ezkutatzen zuen. Albistea landu bitartean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

Mendraka txakolina

Campsak aparteko nota eman dio Mendraka Txakolinari Espainiako Ardoen Gidaliburuan, 88 puntu, txakolinen artean puntuaziorik garaiena, Txomin Etxaniz-ekin batera. Pozik nago, txakolin hori egiteko mahatsaren zati bat Esteñibar baserrian hazten delako, mimo handiz, Mikel Irizarrek behin baino gehiagotan kontatu digun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun