Etiketaren artxiboa: komunikazioa

Berriro ere lankide ohiekin

Joan den ostiralean, uztailak 7, Aramaion izan nintzen, Etxaguen auzoan, bertan nintzen-eta elkartzekoa Mondragon Unibertsitateko nire lankide ohiekin, Ikus-entzunezko komunikazioa irakasten dutenak Aretxabaletako campusean. Pandemia zela-eta, hiru urte ziren elkartu ez nintzela eurekin, eta banuen horretarako gogoa. Bateratze atsegina izan zen, oso. Gehienak aurkitu nituen nekatuta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak MU | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Horrelako leku batean ikasi nahiko nuke

Gaztea banintz, eta unibertsitate-ikasketak aukeratu beharko banitu, nahiko nuke Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi Mondragon Unibertsitatean, Aretxabaletako campusean zehazkiago, liluratuta nago-eta zein interesgarri bihurtu duten ikasketa-prozesua nire lankide ohiek. Goienako bideo hau ikusteak sendotu du nire iritzia, aurretik lankide ohiei entzunda nekien … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hezkuntza | Etiketak , , , , , , , , , , | 2 iruzkin

NASA eta krisi-komunikazioa

Astearte gauean, ohean nintzela, piztu iPada, sartu Twitterren, eta konturatu nintzen 15 minutu falta zirela NASAk suziri bat jaurtitzeko espaziora. Ikusminak jota, geratu egin nintzen 23:30ak arte jaurtiketa ikustera, baina, suziria jasotzen hasi bezain laster, lehertu egin zen. Erabateko hondamendia, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

WhatsApp familian

Komunikazioaren ikuspegitik, WhatsApp aplikazioa izan da azken aldian gure familian gertatu den fenomenorik aipagarriena. Talde bat sortu dugu Bego emaztearen partekoekin, eta beste bat nire adarrekoekin. Eta talde biak bizi-bizi ari dira lanean, elkarren berri ematen. Posta elektronikoan genituen familia-taldeak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telefonoa | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Bus 52 proiektua

Unibertsitatean graduatu ondoren, Robert Gleb gazteak ezin zuen albiste txar gehiagorik jasan. Nahi zuen jende inspiratzailea bilatu AEBetan zehar, zoriona eta jarraikitasuna eragingo zuena. Lau lagun elkartu, eta “Bus 52” proiektua jaio zen. “5 lagun, 52 astebete, 48 estatu, 100 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Glosategia Komunikazioaren gainean

Hona hemen beste glosategi bat, Glosategia Komunikazioaren gainean, aurrekoa baino askoz ere osoagoa, izan ere, Tipografiaren gainekoa hemen txertatuta baitago. Glosategi honen edukiak irekiak dira. Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultateko irakasle talde batek egin dugu glosategi hau, Informazioa eta Komunikazioa departamendukoak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Zaragozatik, bihotzez

Bai, lagunak, Zaragozan gaude, ziber kafe batean idazten mezu hau. Atzo etorri ginen Aitor Zuberogoitia lankidea eta biok kongresu batera: Gazte Ikertzaileen Nazioarteko Jardunaldiak Komunikazioan. Uda partean komunikazio labur bat bidali genuelako etorri gara Aragoiko hiriburura. Ailegaera Gasteiztik abiatu ginen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Sustatu, ia bost urte atzera eginda

Harrituta irakurri diot Gari Araolazari orain ia bost urte neuk idatzi nuela lehen mezua Sustatun, ez bainintzen horrekin gogoratzen. Eta poztu egin naiz, oparitzat hartu dut, ustegabeko erregaloa, niretzat Sustatu webgune berezia delako. Hasiera hartan ez genekien nola idatzi ere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

50 webgune primerakoak

Time aldizkariak aurkeztu berri du 50 Coolest Websites, sailkapen bat non biltzen diren webgunerik interesgarrienak, beti ere aldizkariko editoreen iritziz. Horietako batzuk Web 2.0ren bizitasuna eta baliabideak eskaintzen dituzte. Saltseatu eta klik egin adibide horietan, aurkituko duzue-eta zerbait interesgarririk.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Agerkari digitalak, Euskadi Irratiaren arabera

Euskadi Irratiak gero eta gehiago jotzen du agerkari digitaletara, batez ere berauetan agertzen diren izenburuak irakurtzeko (albistegietan) eta aipamenak egiteko (bestelako irratsaioetan), baina agerkari digital horiek bakarrik dira paperezko edizioak dituzten egunkarienak. Agerkari digital hutsak, digital moduan sortu zirenak paperezko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin