Etiketaren artxiboa: saski-naski

Segapotoa eta autoa, uztargaitzak

Uste baduzu gai zarela autoa gidatu bitartean telefonoz hitz egiteko, saiatu irakurtzen alboko iragarkia lerroz lerro (eta ulertzen, noski). Lerro beltzek diote: sakelakoan hitz egiten ari zarenean lau aldiz aukera gehiago duzu trafiko istripua izateko. Lerro urdinek, berriz: zaila da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

1973, Txile

Urte hartan Bilbon bizi nintzen, beste ikasle batzuekin batera, Iturribide kalean. Historia ikasten ari nintzen Deustuko Unibertsitatean. Gaur bezalako egun batean, irailaren 11n, jakin genuen Txilen estatu kolpe bat izan zela. Egunak pasatu ahala, gero eta berri larriagoak: Salvador Allende, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Zazpi tiro

Bazkaltzera noa eta irratian albisteak ematen ari dira. Ez diet kasu handirik egiten, auto barruan beroa itogarria baita. Bat-batean, ordea, ahots bat entzuten da, uluka: “Te voy a pegar siete tiros. Fascista de mierda. Te voy a arrancar la piel … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 12 iruzkin

Oporrak, mapa batean

Luistxoren artikulu bat irakurtzerakoan ohartu nintzen Flickr-ek ezaugarri bat gehiago duela: mapak. Alegia, aukera ematen du Flickr-en argitaratutako argazkiak mapa batean ezartzeko, bakoitza hartu dugun tokian ipinita. Hori ikusita, ni ere animatu naiz opor hauetan ateratako argazkiak mapan ipintzen. Hemen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Akitanian izan gara

Abuztuaren 3an abiatu ginen, bi autotan, Akitaniarantz. Hiru egun egin genituen, zein baino zein ederragoa, eguraldi ona lagun genuela. Bordele, Saint Emilion, Bergerac, Perigueux eta Sarlat bisitatu genituen, leku gutxi agian, baina polit askoak. Guztira zortzi lagun joan ginen, bi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Landis, Gurpegi…

Gatlin, Ullrich, Basso, Heras, Hamilton, Liberty Aseguruak, Astillero, Eufemiano Fuentes, eta Puerto eskandalua. Zer gertatzen ari da eliteko kirolean? Bada gertatzen da eliteko kirola ez dela bat ere osasuntsua, eta hor goian aritzeko kirolariek dopatu beharra dutela. Hala ere, hain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Atarikoen bazkaria

Atzo gauen Lila Downs abeslari mexikarraren kantaldi zoragarria gozatu eta gero, gaur bazkaria egin dugu Berrio-Otxoa 41eko auzotarrok, guztira 12 lagunek. “Aitor Larrañagak”:http://enezerak.blogspot.com/ prestatu du bazkaria, ezin hobeto. Besteok ohore egin diogu mahai gainean ipinitakoari, eta ezin hobeto igaro dugu. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Omenaldia Fernandori

Larunbat arratsaldean Eibarren izan nintzen, beste jende askorekin batera, Fernando Muniozgureni egindako omenaldian. Ekitaldi ederra izan zen, Eibarko lagunek batez ere, eta Euskal Herriko euskaltzale askok egindakoa. Igartzen da eibartarrak ohituta daudela horrelako omenaldiak egiten, frankismo garaian ere hileta zibilak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Asteburu bat Lesakan

Euskal Eskola Publikoaren jaian Mirenek paper bat bete zuen zozketa batean. Handik egun batzuetara jakin genuen berak irabazi zuela zozketa, eta horrek eskubide ematen zigula bi laguni asteburu bat igarotzeko Atxaspi hotelean, Lesakan. Eta hara abiatu ginen joan den ostiralean. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Aitormena

Aste batzuk lehenago esan zioten minbizia zuela barrabil batean. Indianapolisko Unibertsitate Ospitalean zegoela, hantxe egingo zioten-eta ebakuntza buruan, hango onkologo batekin elkartu zen, prestatzeko bai ebakuntza eta baita ondorengo tratamendua ere. Hizketan ari zirela, bat batean medikuak galdetu omen zion … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin