Camino

Egun hauetan, Writely programan ezin sarturik nenbilela-eta, Camino nabigatzaile berria jaitsi dut Mozilla Fundaziotik, ohar batek esaten baitzidan Caminorekin ondo sartuko nintzela sareko testu prozesadorean. Nire harridurarako, erabateko nabigatzaile bat aurkitu dut, erabilerraza, dotorea, eta bizkorra.

Mozilla Fundazioak egin du Camino, Mac sistema eragilearentzat, eta, egia esan, oso nabigatzaile ona da. Safarin dauzkadan laster-markak inportatu ditut eta nabigatzailearen barran atondu, txukun-txukun. Esperientzia atsegina izan da niretzat, trakets samarra bainaiz horrelako gauzetarako, baina Caminorekin erraz egin dut dena.

Mac erabiltzailerik baldin badago zuen artean, kontuan hartu Camino, alternatiba bikaina baita Safarirentzat. Une hauetan, nabigatzaile hauek dauzkat instalatuta: Safari, Camino, Firefox, Opera eta IE. Aurrerantzean, lehen biak erabiliko ditut gehien, baina Camino izango da besterik ezeko nabigatzailea nire ordenagailuan, alegia, mezu batean klik egiten badut lotura batean, Camino irekiko zait, eta ez Safari, orain arte bezala.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 erantzun Camino-ri

  1. egilea: Jabi

    Aua Joxe, zure testua irakurri ostean probatuko dut Camino eta emango dizut nire iritzia. Baina bitartean beste gauza bat ere probatu nahiko nuke: Writely une honetan, Googlek erosi duela eta, itxita dago izen emate berriei baina aurretik duenak inor gonbidatzeko aukera ei dauka. Eskertuko nizuke horrelako gonbidapenen bat bidaltzea. Izan untsa.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Jabi! Probatu Camino, eta ikusiko duzu. Oso ondo dabil. Writelyn, bestalde, dokumentu bat sortu dut, eta mezu bat bidali dizut, gonbitarekin batera, sar zaitezen dokumentu horretan. Aldaketak egin ahal dituzu eta, aukera baldin baduzu, baliatu programan ere saltseatzeko. Writely ere zoragarria da.

    Hori guziori egin eta gero, kontatuko diguzu nola joan zaizun. Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude