Luzamenduak

Egun batez, konpainia on batean, euskaldunik baizen ez zen lekuan nengoela, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa, ez zuela deusek ere hainbat kalte egiten herri honen etorkizunerako, eta ez osasunerako ere, nola bakea geroko uzteak, egunetik egunera, biharretik biharrera luzatzeak.

Ia bi urte joan dira PPko gobernuak hauteskundeak galdu zituenetik Madrilen, 1.000 egun pasatxo ETAk ez duela inor hil. Zerbait aldatu da, baina lehengoan segitzen dugu, zeren ETAk ez du inor hil, baina bai bonbak ipini eta estortsio gutunak bidali. Hildakoak, ordea, espetxeetan gertatu dira, oraindik argitu gabe nola.

Badirudi sokatiran ari direla batzuk eta besteak (espetxe zigorrak luzatu, kale borroka piztu, egurra manifestariei, greba eguna, aspaldi entzun gabeko zipaio iraina berriroÂ…), baina baten batek larregi teinka dezake soka, eta dena pikutara joan.

Baldin egin balitz Euskal Herrian hainbat ahalegin, nola egin baita Irlandan, hango hura bezain itxaropentsu izanen zen hemen egoera ere, eta baldin hala ez bada, euskaldunek berek ere badute falta, ez soilik Madrilek.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 Responses to Luzamenduak

  1. egilea: patxi lurra

    “Serio demonio”ko ganberroek (JK Lakasta & Zaldieroa) bake prozesuaren izenaren bila ibili dira. Goikoa da neure proposamena: GGKJP (Geroko Gorde Katua Jan Prozesua).

  2. egilea: iturri

    Hemendik alde egiteko gogoa pizten dute gauza hauek, baina bertan jarraituko dugu.

    Inoiz ikasiko dugu gatazkak beste modu batez konpontzen.

    Amen.

    Bitartean serio demonio umorerik galdu gabe, nahiz mezu honek kontrakoa dirudien.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude