Etiketaren artxiboa: teknologia

Nire pokastinek, 68 entzule batezbeste

Euskadi Irratiak gora egin omen du audientzian, eta orain 102.000 entzule ditu, ni tartean. Poztekoa benetan. Beste maila batean, nik neuk bost pokastin egin ditut, maiatzaren 11n lehena argitaratu nuenetik. Kontuak atera ditut eta, batezbeste, 68 entzule ditut. Txarto ez, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Wordetik blogera zuzenean

Joe Friend Microsofteko programa managerrak adierazi duenez, 2007an Wordek aukera eskainiko du programatik bertatik zuzenean argitaratzeko blogean. Writely sareko testu prozesadoreak badu ezaugarri hori, baina Wordek ez. Halaber, Word 2007 horrek lotura egingo du hainbat blog zerbitzurekin, hala nola MSN … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Blogak, banitatearen erakusleiho

Oraingoan Felipe Juaristi idazle azkoitiarrak jakinarazi digu blogak “norberekeriak harro erakusteko tokiak” iruditzen zaizkiola, “banitatea eta hantustea biak eskutik helduta paseatzen diren zelai ezdeusak”. Gaitzerdi, bere zutabea ere halakotzat jo baitzuen maiatzaren 10ean Territorios gehigarrian argitaraturiko zutabean, El Correon. Adiskide … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 5 iruzkin

Nire lehen pokastina

Aurrekoan, Biz Stone blogariari esker jakin nuen Odeo enpresak erabat berritu duela bere webgunea. Egia esan, orain bi webgune ditu: bat pokastinak grabatzeko eta bestea pokastinak entzuteko. Sartu nintzen lehenera, eta konturatu nintzen erabat berritu dutela eta, nire zorionerako, inoiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Erosle kaskarra

Oraingoan hanka sartu dut hondoraino. Tenerifen geundela, argazki makina bat erostera joan ginen, opari bat egiteko, baina azkenean bideo kamera bat ere erosi genuen, eta magnetofono digital bat. Lehenbizikoarekin komediatan nabil, bideo kamerak ez baitu mac ordenagailua ezagutzen, eta bigarrenarekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Blogari gazteak

Herenegun Deustuko Unibertsitatean izan nintzen —30 urte beteko dira aurten bertan amaitu nituela unibertistate ikasketak, eta harrezkero itzuli barik nengoen—, mahai inguru batean hitz egiten. Ez zen jende asko bildu aretoan, 30-35 bat lagun, baina giro ona izan genuen, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 3 iruzkin

Zergatik Apple

Applek 30 urte bete ditu, osasuntsu dirudi, eta ni pozik, ze nik ere 18 bat urte daramat mac ordenagailuekin lanean, lehenengo Arrasate Pressen eta gero etxean. Baina zergatik iraun dut hainbeste denbora enpresa horrekin, zenbait unetan desagertzeko zorian egon bada? … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Arkaitz Zubiagaren balentria

Joan den astea ezkero, euskal blogosfera aztoratuta dabil. Izan ere, orain euskaldunok ere modua dugu geure gustuko albisteak toki batean argitaratzeko, puntuazio bat eman ondoren. Ingelesez Digg eta gaztelaniaz Meneame.net dauden bezala, euskaraz Zabaldu.com dugu orain, Arkaitz Zubiagari esker, berau … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

SMSak Israelgo hauteskundeetan

Lerro hauek asteartean ari naiz idazten, arratsaldeko 19:55etan, eta oraindik ez dira itxi hauteslekuak Israelen. Parte hartzea oso bajua da, inoizko bajuena. Sharonek eta Peresek sortutako alderdia, Kadima, larri dabil, uste baitu hain parte hartze bajuarekin berak galdu lezakeela gehien. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Jakintza partekatu

Ikastaro bat ematen hasi naiz HUHEZIn, Web 2.0. Komunikazio eraginkorra Interneten, eta erabaki dut han esandako guztiak sarean jartzea, Gizakom blogean. Erabaki soil horrek jakin mina piztu du sarelari euskaldun askoren artean, seguruenik material gutxi dagoelako euskaraz gai horren inguruan. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina