Erosle kaskarra

Oraingoan hanka sartu dut hondoraino. Tenerifen geundela, argazki makina bat erostera joan ginen, opari bat egiteko, baina azkenean bideo kamera bat ere erosi genuen, eta magnetofono digital bat. Lehenbizikoarekin komediatan nabil, bideo kamerak ez baitu mac ordenagailua ezagutzen, eta bigarrenarekin ere behar leku dezente oraingoz. Nola gertatu zen, baina?

Jeneralean zerbait erosi behar badut, saiatzen naiz horren gainean irakurtzen eta galdetzen, erostera joan aurretik jakinaren gainean egoteko. Iragan astean, berriz, lasai joan ginen argaki makina bat erostera, eta sartu ginen Los Cristianos auzoan dauden ehunka denda txiki horietako batean. Ravi indiar gazteak hartu gintuen. Gozo hitz egiten zuen, eta ez zen larregi saiatzen denetik saltzen, nahiz eta, bide batez, erakutsi zigun bideo kamera bat guk eskatu barik.

Merkea zen, erabilerraza, eta balio zuen gure argazki makina apalak orain hiru urte baino gutxiago. Hori ikusita, burura etorri zitzaidan erreminta ona izan zitekeela bideokastina egiteko, eta animatu nintzen erostera, aintzat hartu barik Macintosh bat dudala, etab. Gogoan nuen argazki makina oso ondo dabilela iPhoto programarekin, eta pentsatu nuen bideo kamera ere halaxe ibiliko zela. Kia. Baina errua nirea da, berotan erosi nuelako, aurrez egin beharrekoak egin barik. Ikasiko dut.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 Responses to Erosle kaskarra

  1. egilea: Jabi

    Sartu dizute porrua, Joxe. Batzuetan gertatzen zaigu, gauzei mila buelta ematen dizkiegunoi ere, goardia jaisten dugula zenbait egoeratan. Eta orduan ematen digu amorru gehien… Dena dela, uste dut iraganeko kontua dela Kanarietan erostearena, ezta? Egon naizenean ez dut alderik sumatu ia hemengo prezioen ondoan, gauza bera gertatu zait AEBetan eta are prezio garestiagoak aurkitu ditut han, hemen baino. Hemengo denda batean erosiz gero, berriz, aukera duzu behintzat dendako tipoarengana joan eta aldaketa eskatzeko.

  2. egilea: newton

    Balio ez badizu beti duzu eBay bezalako orrialdeetan saltzea, edo ta norbaiti oparitzea.

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Arrazoi duzu, Jabi, eta amorrua ematen du, baina tira, saiatuko gara irtenbideren bat bilatzen. Newtonek proposatzen dituen irtenbideak ere kontuan hartzekoak dira. Eskerrik asko biei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude