Blogari gazteak

Herenegun Deustuko Unibertsitatean izan nintzen —30 urte beteko dira aurten bertan amaitu nituela unibertistate ikasketak, eta harrezkero itzuli barik nengoen—, mahai inguru batean hitz egiten. Ez zen jende asko bildu aretoan, 30-35 bat lagun, baina giro ona izan genuen, eta pozik itzuli nintzen, gazte jator eta bizkor asko ikusi nuen-eta han.

Letren Astearen barruan gonbidatu gintuzten Deustura, eta han esandakoak dagoeneko jaso da bi blogetan: Nire begietatik eta 29A Ez noa, beraz, horiek esandakoa errepikatzera.

Julen Gabiria izan nuen ondoan, eta DUko lau ikasle eta blogari: Janire Enzunza, Lander Azaola, Eneko Zuloaga eta Janire Rodriguez, denak gertu euskal blogosferaz hitz egiteko. Zintzoak aurkitu nituen ikasle mahaikideak, beharginak, ideiak garbi eta ilusioz beterik. Konturatu nintzen, halaber, sekulako lana egin duela beraiekin Joseba Abaitua irakasleak, berak ipini baititu hango ikasle gehienak blogeatzen Littera blogen bidez.

Josebaren ikasle zenbait lehendabizi hantxe trebatzen dira blogintzan, baina, aldi berean, irekitzen ari dira beste blog batzuk, Goiena.net-en adibidez, beren benetako zaletasunak lantzeko.

Gotzon Garate ere agurtu genuen, gure aspaldiko irakaslea. Esan zigunez, hiztegi bat prestatzen ari da BBKren enkarguz, euskal modismoen gaineko hiztegi bat, eta pare bat urtean espero du kalean izango dela.

Atzo, berriz, ez nuen aukerarik izan Deustura joateko, Blogak 2.0 jardunaldietara. Hala ere, gustura irakurri nuen Mutilmedia taldeak egindako erreportajea.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

3 Responses to Blogari gazteak

  1. Interesa daukat jakiteko zertaz jardun zineten. Eztabaidarik egon zen? Publikoaren iritzia zelangoa izan zen, edota Julen Gabiria blogari ohiak zerbait aipatu ote zuen bere damuketa publikoaz.

    Ikasleak baino gutxienez 30 urte zaharragoa den blogari batek zer sentitzen du hor?

    Aipatu da zerbait mahainguru horretaz, baina inork ez du esan egon zela baino askoz gehiagorik…

    Eta ni, behintzat, interesatua nago.

  2. Iepa Joxe! Asko pozten naz artikulu hau irakurrita! Zu bai zu langile fina! Mila esker artikuluen idatzi dozuzen berbengaitzik! Gu be oso gustora egon ginen zugaz. Jarraitsu idazten. Espero dot laster zugaz ostabe egoteko aukerie izetie.

    Besarkada bat.

  3. egilea: Janire Enzunza

    Aupa Joxe! Benetan ohore handia izen zan mahai-inguruan elkartu ginenok alkarregaz egon ahal izetea eta uste dot emaitza paregabea lortu gendule. Eskerrik asko!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude