Blogak, banitatearen erakusleiho

Oraingoan Felipe Juaristi idazle azkoitiarrak jakinarazi digu blogak “norberekeriak harro erakusteko tokiak” iruditzen zaizkiola, “banitatea eta hantustea biak eskutik helduta paseatzen diren zelai ezdeusak”. Gaitzerdi, bere zutabea ere halakotzat jo baitzuen maiatzaren 10ean Territorios gehigarrian argitaraturiko zutabean, El Correon.
Adiskide batek esanda jakin dut debatea izan dela euskal letretan. Nire kulpa da, aitor dut, ez dakidalako nora jo behar den polemika debatedun orriak, paperezko ala elektroniko, jotzeko. Pereza infinitua izango da nirea, ezintasunarekin batera. Interneten sartu eta blogen bila hasteko gogorik eza, noski, espazio horiek norberekeriak harro erakusteko tokiak iruditzen baitzaizkit, zutabe hauxe beezala, ezberdintasunak ezberdintasun, banitatea eta hantustea biak eskutik helduta paseatzen diren zelai ezdeusak. Ez dakit horretaraino iritsiak ote garen honako zutabegileok. Zalantza dut. Idaztea berez da banitatearen erakusleiho. Hori dakienak bide erdia egina du, norberarenak ez diren galtza harroak ez janzteko.

Eskerrik asko Iban Zalduari honen berri ematearren Eibartarrak posta zerrendan. Nik handik hartu dut.

Felipe Juaristiren jarrera ez da bakarra, badira beste idazle batzuk ikuspegi ezkorra dutenak sareari buruz. Zergatik, baina? Entzun pokastina.

powered by ODEO

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

5 Responses to Blogak, banitatearen erakusleiho

  1. egilea: Gari

    Horixe esaten nien nik Gaztelumendi eta Jabi Zabalari lehengoan beraien Irratia.com-eko txatean. Idazle izan gabe blogeatzen ari garenak “globeroak” gara beraien begietan.

    Txirrindularitzaren argotean globeroak dira igandetako txirrindulariak, fisikoki forma onean ez daudenak eta pedalei indarra ematean atzeko gurpila eskuma-ezker mugitzen dutenak. Indurainek hainbat globero ekarri zuen atzetik.

    Nik nahiago ditut kirolari globeroak, sofako kirolariak baino. Ehun blogero globeroren artean aterako da idazle txukun eskukada bat.

  2. egilea: Jozulin

    Pako Aristik “Gauza txikien liburua”n honela esaten die idaztea atsegin dutenei: “Idaztezale zaretenok…”. Horixe ginateke gu: idaztea gustatzen zaigu, idazten dugu, argitaratu ere bai, baina ez gara IDAZLE, hitz hau letra ooooooso larriz idazten baita Euskal Herrian.
    Eta, jakina, guk baino hobeto idazten dutenak asko dira, izango ez dira ba! Baina txarto idatzi eta LIBURUA argitaratu dutenak ere denok ezagutzen ditugu; ez, ala?

  3. egilea: Luistxo

    Juaristik dio ez dabilela blogetan

    Baina, blogetan ibili barik, badaki nolakoak diren:
    “banitatea eta hantustea biak eskutik helduta paseatzen diren zelai ezdeusak”

    Eta gehitzen du: “Ez dakit horretaraino iritsiak ote garen honako zutabegileok.”

    Nola daki horraino, edo honaino, edo Sebastopoleraino irisi ote diren blogak, ez baditu bisitatzen? Tipo azkarra…

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Jabi! Zuretzat bizio bihurtu da idaztea, eta beste batzuentzat, beste horrenbeste. Izan ere, nik uste dut blogak idazkuntza bultzatzen duela. Gure artean zabor asko dagoela? Baliteke, baina Jozulinek dioen bezala, paperean ere zabor mordoa argitaratzen dute idazle izeneko askok. Beraz, segi aurrera, bizio horrek merezi du-eta. Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude