Etiketaren artxiboa: elkar

Chaplin gogoan

Aspaldi nuen ikusi barik Charlie Chaplin aktore eta zuzendari ingelesaren pelikularik. Aurrekoan, berriz, goiko labur honekin egin nuen topo, Boxing, eta barre egin nuen gogotik, batez ere Chaplin boxeatzen ikusterakoan. Egun batzuk geroago, Bilbon nintzela, Chaplin ikusi nuen liburu-denda batean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Gure Jerusalem galdua

Zein gustura irakurri dudan Gure Jerusalem galdua eleberria, Aingeru Epaltza idazlearen azkena, eta Erresuma eta Fedea trilogiaren hondarrekoa. Durangon erosi nuen, baina uda etorri arte ez dut hartu esku artean. Behin hasita, berriz, zuzenean egin dut liburua amaitu arte. Abentura … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Enbatako militanteak eta kooperatibak

Daniel Landart idazle eta antzerkigile baxenafartarrak bere autobiografiaren bigarren liburukia atera berri du —“Enbataren zirimolan. Oroitzapenak. Abertzalea-Euskaltzalea”—, Elkar argitaletxeak argitaratuta. Bertan kontatzen du bere gaztaroa, Enbata alderdi abertzalean sartu zenetik. Eta pasarte batean kontatzen du garai hartan, XX. mendeko 60. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kooperatibak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Non dago Julen Gabiria?

Atzoko egunez, konpainia on batean, euskaldunik baitzen ez zen lekuan nengoela, fakultateko jantokian, ekarri zuen solasak Julen Gabiria aspaldikoaren izena. “Non dabil Julen Gabiria?”, galdetu zuen batek. Inork ez zuen asmatu erantzuten. Hiruk aipatu genuen zer gustura irakurri genuen haren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 6 iruzkin

Heldugabea vs heldua

Irakurtzen ari nintzela J.D. Salinger idazle hil berriaren Zekale artean harrapaka, ustekabean esaldi hau aurkitu nuen, eta bueltaka dabilkit oraindik ere: Gizon heldugabearen ezaugarria kausa baten alde nobleki hil nahi izatea da; gizon helduarena, aldiz, kausa baten alde umilki bizi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Londres kartoizkoa da

Irakurri berri dut Unai Elorriaga idazlearen azken eleberria, Londres kartoizkoa da. Egia esan, nahasita samar utzi nau. Ondo hasi nintzen berau irakurtzen, hari nagusiari jarraika: Arratsaldero igotzen da Phineas, bere lagunekin, hamazazpigarren teilatura, handik bakarrik ikusten baitira herriko bi sarrerak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 iruzkin

Altxor uhartean berriro

Egun hauetan Altxor uhartea irakurtzen ari naiz berriro, Robert Louis Stevenson idazlearen eleberririk ezagunena seguruenik, oraingo honetan Elkar argitaletxeak argitaratuta. Lanetik etxeratu bezain laster, liburua hartu, jarri eta irakurtzen hasten naiz Jim Hawkins gaztearen gorabeherak bukaneroen artean. Izugarri gozatzen ari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Amaren eskuak

Irakurri berri dut Karmele Jaio idazlearen azken lana, Amaren eskuak. Niretzat errebelazio moduko bat izan da. Ez nuen espero horren idazle gazteak hain ondo adieraztea pertsonok eguneroko lanaren gurpil zoroan bizi ditugun itolarriak. Unai Elorriagari lehen aldiz irakurri nionean bezala, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Bi liburu gomendagarri

Azken aldian bi liburu irakurri ditut zein baino zein gusturago. Biak bada, gomendatzeko modukoak: Mutiko autista baten gorabeherakTxiripaz erosi nuen liburu hau —Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia, Mark Haddonek idatzia eta Igelak argitaratua— denborapasa gisa okulistaren itxaron gelarako. Hasieratik harrapatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 4 iruzkin