Etiketaren artxiboa: 2015

Espioi-liburu bikaina

Aurten gutxi nabil irakurtzen, beste urte batzuetan baino dezente gutxiago, eta pentsatzen hasia nintzen galtzen ari ote naizen irakurraldi luzeak egiteko gaitasuna, Internetek moteldu ote nauen. Orain dela gutxi baina, lagun batek liburu bat gomendatu dit, A Spy Among Friends … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , | 6 iruzkin

Jon Salaberri proiektua

Bera bizi zela, sekula ez nuen berbarik egin Jon Salaberri herrikidearekin, baina publiko egin zuenean hiesduna zela eta asmoa zuela bera bezalako gaixoen alde lan egiteko, iruditu zitzaidan sekulako meritua zuela. Orain hogeita bost bat urte, bera izan zen HIESaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Lantokian, biluzik

Horra lantoki bat, modernoa. Bertan langileak biluzik agertzen dira, bilera egiten. Ematen du Zakilixuten amets zoroetako bat. Irakurtzen hasi, eta jakin dut The Bold Italic hedabide lokal irreberente samarrak hilabetez egin zuela esperimentu ausart hori San Frantzisko hirian, Kalifornian, probatzeko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hedabideak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Mutrikun

Aspaldiko partez, atzo Mutriku herrian izan nintzen. Bost lagun beribilean sartu, eta kostaldera abiatu ginen Durangotik. Ermua, Eibar eta Elgoibar igarota, Kalbarioko bidea aukeratu genuen Mutrikura egiteko, Kalbarioaren baselizan amaitzen dena, nire bidelagunetan inork ez baitzuen bide horren berririk. Gustatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak | Etiketak , , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Jaizale

Orain astebete ezagutu ere ez nuen egiten Jaizale taberna, Arrasaten. Banekien orain dela ez asko euskaltzale talde batek hartu zuela, baina ez gehiago. Joan den astean, berriz, Jesus Garmendia lagunak eraman ninduen hara, eta bertan izan ginen ordubete luze, kontu-kontari. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Noiztik Laboral Kutxa konfesionala?

Oraindik ulertu ezinik nabil zer egiten duen Txomin Garcia Laboral Kutxako lehendakariak Arizmendiarrieta santu egiteko batzordeko buru. Itxura guztien arabera —paperek hori diote— gizarte laiko batean bizi gara, eta gizarte laikoetan badakigu erlijioa gizabanakoaren kontua dela, alegia, zerbait pribatua. Baina, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Iruzkin 1

Earth View aplikazioarekin flipatzen

Egun hauetan beste modu bat aurkitu dut munduko bazterrak beste modu batean ezagutzeko, ordenagailua utzi barik. Gari Araolaza lagunari zor diot halako ditxa, berari irakurri bainion gomendioa Twitterren: Mezu hori irakurri bezain laster, nik ere instalatu egin nuen Earth View … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ordenagailua | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Bizkaiko itsasoa, espaziotik ikusia

Gaur, 2015eko urtarrilaren 20an, Samantha Cristoforetti italiar astronautak opari ederra bidali digu ISS Nazioarteko Espazio Estaziotik. Oparia —nik, behintzat, halakotzat hartu dut— goiko argazkia izan da, testu honekin: Hello #Spain! The Bay of Biscay from Gijon to Bilbao. Some snow on the … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Geografia | Etiketak , , , , , | 3 iruzkin

Pressbooks, tresna bikaina autoediziorako

Joan den astean ezusteko ezin atseginagoa hartu nuen Iker Merchán lagunaren doktore tesia gainbegiratzen ari nintzela, bertan konturatu bainintzen tesia idatzita zegoela Pressbooks erabilita, eta software horrek aukera ematen duela nork bere liburua sortzeko, bai formatu digitalean eta baita paperean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Idazkuntza | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin

“Puntua” aldizkariaren aurkezpenean

Atzo Goiena taldeak Puntua izeneko aldizkaria aurkeztu zuen, eta, hori zela-eta, Mondragoera joan nintzen, jaio berriaren aurkezpenera. Txundituta geratu nintzen zelan aldatu diren Goienaren lantokiak, batez ere lehen eta bigarren solairuetakoak. Zerikusirik ez garai batean zapaldu genituen bulegoekin, gaur egungoak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hedabideak | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1