Kategoriaren artxiboa: Bidaiak

Gomeratik bueltan

Itzuli berri gara Gomera uhartetik, berau Kanarietako uharterik txikienetako bat. Bertan dozena bat egun igaro ditugu, oso pozik. Hasierako egunetan eguraldi freskoa eta euritsua izan genuen (itsas bazterrean 18-19 gradu, eta Garajonay parke naturalean 5-9, hor nonbait), eta aprobetxatu genuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Udazken zoragarria

Larunbatean, autoa hartu eta Baigorrira egin genuen, Nafarroa Beherera. Gaua hantxe igaro, eta igande goiza ere paraje haietan ibili ginen, aho zabalik, udazkenaren ederrak liluratuta. Erreka bazterretan, mahastietan, inguruko muinoetan, nonahi begiztatu genuen kolore-sinfonia loriotsua, aurtengo udazkenaren opari. Bi egun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Kanadatik bueltan

Aprobetxatuta Miren alaba Toronton dagoela, Kanadan, Bego emazteak eta biok hiru aste egin ditugu paraje haietan. Aldi horretan lagun batzuen etxean izan gara, Toronton, Mirenen fakultatetik eta etxetik nahiko hurbil. Horrek aukera eman digu Mirenekin elkartzeko, eta, harekin batera, Centennial … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak, Geografia | Etiketak , , , , , , | Erantzun

Toscana bisitatzen

Joan den astean Toscanan izan nintzen, Italian. Beste bost lagunekin batera, Bilbotik abiatu nintzen Florentziara bidean, Munich-etik igarota. Seietatik, Bego eta biok ginen bakarrak aurretik han izan bakoak. Baina Jabier genuen gure artean, historia eta arte zalea, eta berak gidatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak | Etiketak , , , , , , , , , , | Erantzun

Lanperna batzaileak

Joan den astea arte sekula ez nuen jan lanpernarik, itsas ertzean bizi diren oskoldunak, marearteko haitzetan atxikita. Iragan asteazkenean jan nituen lehen aldiz, gustura, nahiz eta jakin ez dela izango nire itsasoko janaririk gogokoena. Hala ere, lanpernak baino, lanperna batzaileen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak | Etiketak , , , , , , | Erantzun

Mutrikun

Aspaldiko partez, atzo Mutriku herrian izan nintzen. Bost lagun beribilean sartu, eta kostaldera abiatu ginen Durangotik. Ermua, Eibar eta Elgoibar igarota, Kalbarioko bidea aukeratu genuen Mutrikura egiteko, Kalbarioaren baselizan amaitzen dena, nire bidelagunetan inork ez baitzuen bide horren berririk. Gustatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak | Etiketak , , , , , , , , , | Erantzun