Etiketaren artxiboa: 2013

Gustavo aurkitu dugu

Orain zortzi urte, saiatu nintzen Gustavo aurkitzen, mutil argentinar bat 1985ean Israelen ezagutu genuena. Orduko ahalegin arrakasta gabearen berri Faroan bertan kontatu nuen. Joan den igandean, ostera, berriro saiatu nintzen Googlen. Hasieran, ezer ez. Baina gero emaitza batek eraman ninduen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

El escarmiento

El escarmiento irakurri dut, Miguel Sanchez-Ostiz idazle nafarrak Pamielan argitaratutako liburua, eta ikaragarria iruditu zait, bertan kontatzen baitu, datu mordoa erabilita, 1936ko uztailean Espainiako Errepublikaren kontra matxinatutakoek Nafarroan antolatutako izua, eta hori bezain ikaragarria, harrezkero faxista haien ondorengoek —senitartekoak eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Realzale baten bizipenak

Asteburu honetan “Mi abuela y diez más” irakurri dut, liburutxo bat Ander Izagirre kazetari donostiarrak idatzia Libros del K.O. argitaletxean. Ander Izagirre kontalari abila da, eta liburu honetan kontatzen digu nondik datozkion Real Sociedad futbol taldearekiko zaletasuna eta atxikimendua. Bere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Futbola | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Igogailuan harrapatuta

Modu bitxian ekin genion atzo ikasturteari. Campusera iritsi berritan, eta Ane Zabala agurtzen ari nintzela, Goio Aranarekin elkartu nintzen. Eta, zamatuta gindoazenez, igogailua hartu genuen irakasle gelara joateko. Behin sartuta baina, bertan geratu ginen, ez gora ez behera, igogailua ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak MU | Etiketak , , , , , , , | Iruzkin 1

Agur Jean Haritxelharri

Jean Haritxelhar hil da, urteetan argi berezia euskararen esparruan. Seglar bakarretako bat abadez jositako euskalgintzan, beste kontu batzuetan ere bestelakoa izan zen: formazio sendokoa, umoretsua, baikorra, autoestimu handikoa…, beti gustatu izan zait, nahiz eta, zenbaitetan, baikorregia ikusi. Arrasate Press sortu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

WhatsApp familian

Komunikazioaren ikuspegitik, WhatsApp aplikazioa izan da azken aldian gure familian gertatu den fenomenorik aipagarriena. Talde bat sortu dugu Bego emaztearen partekoekin, eta beste bat nire adarrekoekin. Eta talde biak bizi-bizi ari dira lanean, elkarren berri ematen. Posta elektronikoan genituen familia-taldeak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telefonoa | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Bilbon, Aste Nagusian

Iaz bezala, atzo ere Bilbon izan ginen, Aste Nagusian. Hasteko, Barik txartela probatu genuen Bilbobus autobusean, txartel batekin sei lagunen bidaia ordainduta. Arazorik ez. Behin Bilbon, San Mames berriaren lanak ikusi genituen. Eta handik, oinez, ibaiadarrera abiatu eta Areatzaraino joan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Jaiak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

LibraryThing, zure liburuak katalogatzeko

LibraryThing aurkitu berri dut, on line aplikazio bat liburuak katalogatzeko. Gai omen da AEBen Kongresuko Liburutegian bilatzeko, baita Amazon konpainiaren bost dendatan (salbu Italiakoa) eta munduko 690 liburutegitan. Bestela esanda, del.icio.us edo Diigo moduko bat, baina liburuetarako. 2006an sortu zen, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1

The Washington Post, salduta

Jakin berri dugu Jeff Bezos Amazon konpainiako presidenteak The Washington Post egunkari enblematikoa (Watergate kasua argitu zuen, besteak beste) erosi diola Graham familiari, 190 milioi euro ordainduta. Oraingoz, hona hemen zertan den erosketa, The Atlantic aldizkariaren arabera: 1. Eroslea Jeff … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hedabideak | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1

Euskal idazlerik jarraituenak Twitterren

Garbi dago euskal eleberrigile askoren artean Twitter ez dela gustuko alorra. Gizonezko bost idazle kanonizatuen artean —beti ere Bost idazle liburuari jarraituta—, inork ez du konturik Twitterren. Emakumezko zortzi idazle kanonifikatuen artean, berriz —eta horretarako Zortzi unibertso, zortzi idazle hartu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak, Literatura | Etiketak , , , , | 5 iruzkin