Etiketaren artxiboa: aretxabaleta

Aitor Sarasua eta Arrasate Telebista

Larunbat eguerdian Aretxabaletan izan nintzen, Aitor Sarasua zenaren jaioterriko lagunek antolatutako omenaldian parte hartzen, hilabete-edo lehenago deitu baitzidaten ea nire testigantza emango nuen, labur, Aitorrek Arrasate Telebistan izan zuen rolaz. Pozik joan nintzen, eta are poziago etxeratu, ikusita zelako arrastoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Oroimenak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Horrelako leku batean ikasi nahiko nuke

Gaztea banintz, eta unibertsitate-ikasketak aukeratu beharko banitu, nahiko nuke Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi Mondragon Unibertsitatean, Aretxabaletako campusean zehazkiago, liluratuta nago-eta zein interesgarri bihurtu duten ikasketa-prozesua nire lankide ohiek. Goienako bideo hau ikusteak sendotu du nire iritzia, aurretik lankide ohiei entzunda nekien … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hezkuntza | Etiketak , , , , , , , , , , | 2 iruzkin

Igogailuan harrapatuta

Modu bitxian ekin genion atzo ikasturteari. Campusera iritsi berritan, eta Ane Zabala agurtzen ari nintzela, Goio Aranarekin elkartu nintzen. Eta, zamatuta gindoazenez, igogailua hartu genuen irakasle gelara joateko. Behin sartuta baina, bertan geratu ginen, ez gora ez behera, igogailua ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak MU | Etiketak , , , , , , , | Iruzkin 1

Goio Arana, master and commander

Atzo campusa inauguratu genuen, Mondragon Unibertsitateak Aretxabaletan daukana, eta, zorionez, dena joan zen primeran. Baina gauzak ez ziren bobilis-bobilis gertatu; aurretik, batzorde batek sekulako lana egin baitzuen inaugurazioa prestatzen. Eta denen buru, Goio Arana lankidea. Berak koordinatu zituen bilerak, berak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak MU | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Gustura Aretxabaletan

Hogei bat minutu dauzkat Elorriotik Aretxabaletara, autoz joanda. Iraila ezkero, Mondragon Unibertsitateak Aretxabaletan ireki zuenetik campus berria, bide hori egiten dut egunero etxetik lantokira. Aitortu beharra dut: gustura nabil Aretxabaletan. Niretzat Aretxabaleta ama zenaren esparrua da, Andra Mari egunean bertatik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Beldurra beilatokiari

Goienan irakurri dut Aretxabaletan, Nafarroa kalean jarri gura duten tanatorioak “ezinegona” eragin duela bertako bizilagunen artean. Agerkariaren arabera, auzoek diote: “Denda dago bertan, etxe mordoa dago inguruan… Zelan jarriko dute hor industrialdean, hainbeste lokal daudenean hutsik? Beste herri batzuetan ere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Urkulun lasterka

tagzaniapasteUrkulu map – Tagzania Herenegun eguerdian Urkulun izan nintzen, Aretxabaletak Aozaratza auzoan duen urtegian, eta han buelta eman nion urtegiari lasterka, zazpi bat kilometro guztira. Lauzpabost urte izango ziren azken aldiz Urkulun izan nintzenetik, eta aldatuta aurkitu nuen ingurua, lehen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina