Gustavo aurkitu dugu

Orain zortzi urte, saiatu nintzen Gustavo aurkitzen, mutil argentinar bat 1985ean Israelen ezagutu genuena. Orduko ahalegin arrakasta gabearen berri Faroan bertan kontatu nuen. Joan den igandean, ostera, berriro saiatu nintzen Googlen. Hasieran, ezer ez. Baina gero emaitza batek eraman ninduen beste bilatzaile batera, eta handik Facebook-eko kontu batera, zeinaren jabeak antz handia baitzuen gure Gustavorekin.

Mezu zuzen bat idatzi nion Facebooken bertan, eta zenbait datu eman nizkion, bera baldin bazen gogoan izango zituenak. Horrezaz gain, bidali nion eskari bat lagun izateko Facebooken. Atzo arte. Lehenengo, mezu bat jaso nuen esanez Gustavok onartu egin ninduela lagun moduan. Ikusita besterik ez zuela esaten, berriro bidali nion igandeko mezua, apur bat moldatuta. Eta orduan bai, erantzuna etorri zen, pare bat argazkirekin.

Bera zen, gure Gustavo. Nicen bizi da, Frantzian, bi seme-alaba ditu, 25 eta 20 urtekoak, biak kanpoan ikasten, eta bigarren aldiz ezkondu da. Bera pozik aurkikuntzarekin, eta gu ere bai. Dagoeneko proposatu diogu non elkartuko garen, han edo hemen, guri berdin zaigula.

Kategoria: Lagunak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude