Egilearen artxiboa: Joxe Aranzabal

Txertatuta

Atzo, apirilak 10, goizeko 10:30ean, SARS-CoV-2 birusaren kontrako txertoa eman zidaten Galdakaoko Ospitalean. Bertan transplantatu multzo handi samar bat geunden, eta Moderna egokitu zitzaigun. Ostiral arratsaldean jaso nuen Osakidetzaren mezua, hitzordua egin nezan txertoa hartze aldera. (Kasualitatea: bezperan beste mezu bat hartu nuen, esanez egun hartan egindako PCRak negatibo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Pandemia | Etiketak , , | Iruzkin 1

PCR proba eginda

Azkenean, neuri ere egokitu zait PCR proba bat egin beharra. Gaur izan da hori, Matienako anbulatorioan, Bizkaian. Atzo goizean lagun baten mezua jaso nuen, eta esan zidan positibo eman duela. Kontua da martxoaren 31n berarekin egon nintzela berbetan kalean (5 bat minutu, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Pandemia | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Katalanen gezitxoa, espazioan

Gaur goizean Kataluniak nanosatelite bat bidali du espaziora, Enxaneta izenekoa, Soiuz suziri batean, Baikonur kosmodromotik, Kazakhstanen. Enxaneta izango da Kataluniako gobernuaren New Space programaren lehen misioa, eta erabiliko da 5G konektibitatea hobetzeko. Arreta eman dit nanosateliteari jarri dioten izena, Enxaneta. Hiztegietan begiratu dut, eta bi esanahi aurkitu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Espazioa | Etiketak , | Iruzkin 1

Juanito Leibar, in memoriam

Atzo iluntzean, ohera joan aurretik whatsapp-mezu bat ikusi nuen nire mobilean, anaiak bidalita: “Juanito Leibar hil da gaur gauean”. Azkenengoz orain zortzi urte ikusi nuen, Bilbon, biok begietatik operatu gintuztenean kataratak kentzeko. Orduan ere baikor eta sinpatiko agurtu ninduen. Adinean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Gure osaba isila

Orain bizpahiru aste Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak sarean jarri zuen datu-base handi bat, bertan jasota Gerra Zibilean Euskal Autonomia Erkidegoan hildako biktimak, alde batekoak zein bestekoak. Guk ez genuen ezagutu, baina gure familiak ere izan zuen kide bat gerran … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Memoria historikoa | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Ziklo-krosa berraurkitu dut

Urte luzez erabat atzenduta izan ondoren, negu honetan ziklo-krosa berraurkitu dut, ez ohiko zirkuituetan, baizik eta Youtuben. Eta ikusi dudana izugarri gustatu zait. Lasterketa batek ordubete inguru irauten du, baina emozioz betea izan liteke, Munduko Kopako karreretan behintzat. Indarra, estrategia, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola, Sailkatugabeak, Txirrindularitza | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Kubrick proiektua

Horrela deitu diot, Kubrick proiektua, Covid-19 pandemiaren garaian, urrian edo, neure buruari jarri nion eginbehar bati. Eginbehar horrek bi atal zituen. Lehena, euskarara ekartzea Stanley Kubrick zine-zuzendari estatubatuarraren filmen artean euskaratzeko falta ziren pelikulak. Bigarrena, orraztea nik euskaratutako lehen bi filmak, azpitituluak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Ainara neskatila afro-kanadarra eta liburuak

Kanadako Telebista Publikoan (CBC) izan dut Ainara Marin-Alleyne neskatila afro-kanadarraren berri, urtarrilaren 1ean eman zuen-eta The National albistegiak haren berri. Lehendabizi haren izenak eman zidan atentzioa, Ainara, euskalduna delako, baina gero albistearen mamiak berak. Kontua da Ainara Marin-Alleynek 11 urte dituela, eta aurkitu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Etsiak jota ETBren albistegiekin

Etsigarria izan da asteburu honetan Euskal Telebistaren zenbait albistegi ikustea, batez ere ostiral eta larunbatekoak. Kontuan hartuta pandemia baten erdian gaudela, ETBk gai bat izan du nagusi berriak ematerakoan: zein larria den ostalaritzaren egoera. Justifikatu beharra zegoen, antza, Eusko Jaurlaritzak zergatik lasaitu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , | 6 iruzkin

Hondar ahoak eta euskalkiak

Orain astebete, Neskamearen ipuina egun batez alboratu, eta Hondar ahoak ikusten jarri ginen. Ezusteko atsegina izan zen, alde guztietatik. Hala ere, ikusitakoan Iñaki Beraetxe, Josean Bengoetxea eta Sara Cozar, besteak beste, bizkaieraz hitz egiten, komentatu genuen horrek ekarriko zuela soka … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , , , , | Iruzkin 1