Kategoriaren artxiboa: Telebista

Iruzur handi baten historia

Aste hau “Theranos astea” izan da gurean, serie bat eta dokumental bat tarteko, jakin baitugu zer gertatu zen konpainia teknologiko harekin, Amerikako Estatu Batuetako osasun-sistema aldatu behar zuena. Aurretik irakurrita nuenez Elizabeth Holmes izan zitekeela Silicon Valleyko hurrengo enpresari miresgarria, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Emakume aborigena, beltza, ama eta politikaria

Australiatik iritsi zaigu aurten ikusi ditugun serietan onenetako bat: Total Control.Bertan protagonista nagusia emakume aborigen bat da, beltza eta mutiko baten guraso bakarra. Berak gura barik, Alex Irving emakumea (horrela deitzen baita gure protagonista) albiste da Australiako telebista guztietan, eta jendearen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Etsiak jota ETBren albistegiekin

Etsigarria izan da asteburu honetan Euskal Telebistaren zenbait albistegi ikustea, batez ere ostiral eta larunbatekoak. Kontuan hartuta pandemia baten erdian gaudela, ETBk gai bat izan du nagusi berriak ematerakoan: zein larria den ostalaritzaren egoera. Justifikatu beharra zegoen, antza, Eusko Jaurlaritzak zergatik lasaitu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , | 6 iruzkin

Hondar ahoak eta euskalkiak

Orain astebete, Neskamearen ipuina egun batez alboratu, eta Hondar ahoak ikusten jarri ginen. Ezusteko atsegina izan zen, alde guztietatik. Hala ere, ikusitakoan Iñaki Beraetxe, Josean Bengoetxea eta Sara Cozar, besteak beste, bizkaieraz hitz egiten, komentatu genuen horrek ekarriko zuela soka … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Danimarkako gazteluan, emakumeak nagusi

Iraila hil oparoa izan da gurean afalosterako: ia iluntzero Borgentelesail daniarra gozatu dugu. Zuetako batzuek aspaldi ikusiko zenuten, baina guk orain izan dugu hori egiteko aukera, Netflix-en. Borgen izenak “gaztelua” esan nahi du danieraz, eta Kopenhagen horrela deitzen zaio Christiansborg jauregiari, non aterpe hartzen duten Danimarkako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Itxi liburuak saioa, lehen inpresioa

Atzo estreinatu zuen ETB1ek Itxi liburuak saioa, eta etxean arretaz ikusi genuen. Gaia: 1813an ingelesek Donostia indarrez okupatu eta hiriari sua eman ziotenekoa. Nire ondokoak gustura ikusi zuen, baina niri ez zitzaidan hainbeste gustatu. Horra hor nire arrazoiak: Hasteko, saioaren iragarkira joko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , | Utzi iruzkina

Gora Azoka Telebista!

Aurten ez naiz joan Durangoko Azokara, azoka egunetan bestelako konpromisoak izan ditudalako. Etxera itzuli garen bakoitzean, hasieran ETBra jo izan dugu, ikusteko iluntzeko albistegiak zer esaten zuen azokaz. Amorratuta amaitu dut gure telebista publikoarekin, batetik oso denbora eskasa eskaini diolako azokari, eta, bestetik, tratamentua … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , | Iruzkin 1

Aniztasuna Kanadako telebistaren albistegietan

Joan den azaroa ezkero, CBC Kanadako Telebista Publikoak alde batera utzi du ingelesezko katean urteetako eredua, zeinaren arabera aurkezle bakarrak azaltzen zituen albistegiak. Harrezkero, eta Kanadaren aniztasuna bistaratu nahian, lau aurkezlek esplikatzen dituzte berriak gaueko albistegian, The National izenekoa. Argazkian, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Transexualitatea gurean

Bere egunean ezin izan nuenez ikusi, atzo gauean ikusi nuen Nahieran bogarren denboraldiko Ur Handitan saioaren bigarren atala, transexualitateari eskainia. Bikaina iruditu zitzaidan, alde askotatik. Gaiaren tratamendua egokia izan zen, errespetuzkoa, morboari tarterik utzi barik. Lekuko transexualak ere bikain egon … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Auzolan telebista-saioa, azukretuegia aukeran

Igande gauean zain jarri ginen telebistaren aurrean, ikusteko Auzolan, Euskal Telebistaren saio berria, neurri batean Herri people saioaren zenbait atalek utzitako zapore ona oroimenean. Saio bien arteko lotura agerikoena, jakina, aurkezlea da, Ibon Gaztañazpi. Oro har, gustura ikusi nuen saioa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , , , | Utzi iruzkina