Kategoriaren artxiboa: heriotza

Aurretiazko borondateen agiria bete dut

Hil aurretik larri gaixotzen banaiz, eta une horretan ez banaiz gauza adierazteko zer nahi dudan… Zelan tratatu behar naute medikuek? Tratamendu horiek zelan eragingo dute nire bizi kalitatean, eta noraino luzatuko dute nire bizia? Hori guztia argitzeko, Aurretiazko Borondateen Agiria (ABA) bete … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak | 4 erantzun

Onsa hiltzeko bideak, gaur

Urteetan, eta are mendeetan, euskaraz bezala beste hizkuntzetan ere bai, Eliza katolikoak erakutsi nahi izan digu zein inportantea den ondo hiltzea, beti ere kristauen arima salbatze aldera. Joan den larunbatean, ostera, Osasuna Euskalduntzeko Erakundeak deituta, Arantzazun elkartu ziren ehundik gorako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak , , , | Erantzun

Heriotzaz, garbi

Oso gustura irakurri dut aste honetan Argia astekariko elkarrizketariko bat, Unai Brea kazetariak Iñaki Olaizola adituari egindakoa heriotzaren inguruan. Hitz zuhurrak eta zentzuz beterikoak esan ditu ingeniari ohi donostiarrak: Mendekotasuna. Gaur egun zaharraren zaharrez hiltzen gara normalean. Eta, normalean, gaixotasun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak , , , | 3 erantzun

Jon Salaberri, 20 urte geroago

Gaurko egunez, maiatzaren 10a, orain hogei urte, Jon Salaberri hil zen, HIESaren kontrako aktibista mondragoetarra. Egun hartan Nayim izeneko futbol jokalari batek gol ikusgarria egin zuen Errekopako final batean, eta hari esker Zaragozak partida irabazi Arsenal ahaltsuari. Hurrengo egunean, Mariano … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak , , , , , , , | Erantzun

Literatura-irakasle hura

Joan den asteburuan jakin nuen Joaquin Forradellas hil dela, 70. hamarkada hasieran gure Literatura irakaslea izan zena Peñaflorida institutuan, Donostian. Eta pena hartu nuen, estimu handian nuelako. Garai hartan gu Donostiako seminarioan bizi ginen, baina apaizgaitegiko arduradunek Peñaflorida institutura bidali … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak , , , , | Erantzun

Heriotzari begira

Atzo iluntzean Aulki hutsak dokumentala ikusi nuen. Eta pozik irten nintzen, ikusita egileak zelan erabili duen heriotzaren gaia: sentiberatasun handiz eta itzulinguru barik. Gustura halaber, dokumentalean hainbat jende ezagun ikusi nuelako, zintzo azaltzen beraien esperientzia. Gura barik, gogora etorri zitzaidan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak , , , , , | Erantzuna 1

Azken baltsa Evarentzat

Joan egin zaigu Eva Agirre, baina atzo ezusteko oparia utzi zigun bere hiletetara joan ginenoi. Hileta elizkizunaren ostean, haren hilkutxa Elorrioko elizaren ate nagusiko eskailera buruan zegoela, Evaren Elorrioko dantzakideak balts bat dantzatzen hasi ziren, euskal herri musikan oinarritua. Binaka … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak , , , , , , | 6 erantzun