Katalanen gezitxoa, espazioan

Enxaneta nanosatelitea, Kataluniako Generalitateak espaziora bidalia.

Gaur goizean Kataluniak nanosatelite bat bidali du espaziora, Enxaneta izenekoa, Soiuz suziri batean, Baikonur kosmodromotik, Kazakhstanen. Enxaneta izango da Kataluniako gobernuaren New Space programaren lehen misioa, eta erabiliko da 5G konektibitatea hobetzeko.

Arreta eman dit nanosateliteari jarri dioten izena, Enxaneta. Hiztegietan begiratu dut, eta bi esanahi aurkitu dizkiot:

Enxaneta: iz. 1. Giza-gaztelu bateko gailurrera iristen den neskatila edo mutikoa. 2. Zerura seinalatzen duen gezitxoa.

Joan Corominesen ustez, bata eta bestea lotuta joan daitezke, zeren azken castellerra gezi baten punta bezalakoa baita.

Keinu polita, beraz, Generalitateak izan duena casteller neska-mutikoekin, elkartasunean landutako etorkizuna irudikatzen baitute. Eta apostu interesgarria geroaren alde.

Casteller bat.
Kategoria: Espazioa Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat Katalanen gezitxoa, espazioan bidalketan

  1. Pingback: Katalanen gezitxoa, espazioan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude