Etiketaren artxiboa: aranzabal

Begoña hil da, gure arreba zaharrena

Gure familiako iparizarra hil da, Begoña, gure arreba zaharrena. 72 urterekin joan zaigu, buruko tumor batek eramanda. Ez da izan derrepenteko kontua, orain 22 hilabete gaixotu baitzen, AEBetatik bueltatu ondoren, han semea bisitatzetik. Medikuek esan zioten 15 bat hilabete geratuko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , | 6 erantzun

Lehengusu-lehengusinekin

Joan den larunbatean bazkaria izan genuen familian. Urtero legez, Aranzabal familiako lehengusu-lehengusinak elkartu ginen, familiaren jatorria Angiozarren duena, Aguleta baserrian. Bazkaria Elorrion izan zen, Katxarro jatetxean.

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , | Erantzun

Anai-arrebekin, egun pasa

Bost anai-arreba gara, bi neska (zaharrena eta gazteena) eta hiru mutil. Mondragoen jaio ginen, Musakola auzoan, baina bakoitzak leku batean egin du bizimodua. Atzo, berriz, Elorrion elkartu ginen, bertan Buzkantz Jaia egiten zela aitzakia hartuta. Egun ederra igaro genuen, eguerdian … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , | Erantzun

Aranzabal soinujoleak

Gure familian zazpi soinujole izan dira, larunbatean Peli Aranzabal lehengusuak gogorarazi zigun moduan, Angiozarren bazkaltzen ari ginela lehengusu-lehengusinak. Tio Bixente Zaloñakoa izan zen lehena, gure aitaren osaba. Soinu txikiarekin jotzen zuen, eta horixe jotzen irakatsi zien hiru lobari, hirurak Angiozarko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 3 erantzun

Jai flamenkoa Begoñarentzat

Larunbata egun berezia izan zen gurean, ospatu egin genuen-eta Begoña arrebak erretiroa hartu izana. Hori zela-eta, festa flamenkoa antolatu genuen Esteñibar baserrian, Elorrion, bagenekien-eta Begoñari beti gustatu izan zaiola dantza mota hori. Norbaitek ikusi nahi baditu argazkiak, Flickr-en daude, Begoñaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Kantabrian, neba-arrebekin

San Isidro eguna beti izaten dugu gogoan, gure auzoko jaiak baitira, Musakola auzokoak, Mondragoen. Egun seinalatu horretan, bost neba-arrebok autoak hartu, eta Kantabriara egin genuen, gure senar-emazteon konpainian, asteburua elkarrekin igaro nahi genuen-eta. Villacarriedon hartu genuen ostatu, Soñanes jauregian, 1719an … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

Zelene gure senidea da

Orain pare bat hilabete Zelene Aranzabal izeneko neska batek mezu bat bidali zidan Facebook aplikazioa erabilita. Galdetzen zidan ea senideak ginen, berak bazuela birraitona bat, Pedro Aranzabal, Euskal Herritik Mexikora joandakoa, eta han seme-alaba piloa izan zuena ezkontzatik kanpo. Orain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Zelene Aranzabal

Aspaldiko batean Daniela Aranzabalek idatzi zidan Mexikotik, eta galdetzen zidan ea senitartekoak ginen. Herenegun Zelene Aranzabalek idatzi zidan AEBetatik, bera San Antonion bizi baita, Texasen, eta gauza bera galdetzen zidan. Zelenek ere Pedro Aranzabal izeneko birraitona bat izan zuen, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Tio Pedro

Dena hasi zen iragan azaroaren 23an. Orduan 20 urteko neska batek, Daniela Aranzabalek, erantzun bat utzi zuen Mexikotik Mikel Iturriaren gaztelaniazko blogean, nirekin jarri nahi zuela harremanetan. Tartean Pedro Aranzabal bere birraitona aipatzen zuen. Harritu egin nintzen apur bat, guk … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 erantzun