Hilabetekako artxiboa: abendua 2008

Gabon gaueko afaria

Gabon gaueko afaria Elorrion egin genuen, geurean. Bertan zortzi lagun izan ginen, tartean gonbidatu bat, Michele. Jana eta edana, ona eta ugari. Giroa ere, paregabea. (Argazkiak: Aitor Larrañaga)

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Hyperwords

Nire Firefox nabigatzailea bihurtzen ari da hiztegi eta entziklopedia ahaltsua. Euskalbar gehigarriak dozenatik gora hiztegi eskaintzen dizkit, denak euskararekin lotuak. Horrezaz gain, Firefoxen bilatzailean, nabigatzailearen goi eskuinean, beste bi hiztegi dauzkat, Googlek eskainita: gaztelania-ingelesa eta ingelesa-gaztelania. Eta gaur gero, Hyperwords … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 iruzkin

Zer merkatu da, upela ala petrolioa?

Berria egunkariak urteak daramatza gu nahasten, energia kontuetan ez baitu garbi adierazten zer garestitzen edo merkatzen den, petrolioa ala upelak. Batzuetan gauza bat esaten du; bestetan, beste bat. Gaur, ostera, biak batera. Azaleko izenburuan gauza bat diosku: “Ekoizpena jaitsi arren, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Izua sarean

Zertan jolasten dira gure seme-alabak? Bilatzaileak egokiak al dira adingabeentzat? Interneten egiten ditugun erosketak beti seguruak al dira? Gure adingabeak prestatuta al daude sarean modu seguruan ibiltzeko? Lasai. Hau ez da Armagedon egunaren bezpera, munduaren akabera. Galdera horiek guztiak jasota … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Serafin Basauri

Atzo eguerdian Eibarren izan nintzen, Serafin Basauri euskaltzalearen omenaldian. Aspaldi ezagutzen dut Serafin, 70. hamarralditik bai, eta beti iruditu zait pertsona eredugarria: trankila, errespetu handikoa besteekiko eta zubiak eraiki zalea. Besarkada handi batez hartu ninduen, aspaldi elkar ikusi barik-eta. Nik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Hileta zibilak Mondragoen

Ikusi mapa handiagoa Aurrekoan lagun batek esan zidan Arrasateko Udalak toki bat atondu nahi duela hileta zibilak egiteko… non eta hilerrian, alegia kasakriston. Mondragoeko hilerria San Kristobal gainean dago, oso goi eta urruti hirigunetik. Deserrian ia. (Goiko mapan, ikono urdina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Ezin bereiztu webgunea eta web orria

Euskaltzaindiak ere arazoak bide ditu bereizteko webgunea eta web orria. Atzo bertan, abenduaren 17an, Andres Urrutia euskaltzainburuak Plazaberri albiste emaile elektronikoan egindako idatzian, non iragartzen baitigu Euskaltzaindiak “blogaren aldeko apustua” egingo duela –inoiz ez da berandu, nahiz eta lehen bloga … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 iruzkin

Aurten zer ikasi duzu Web 2.0ren inguruan?

Web 2.0ren barruan zer da ikasi duzun gauzarik garrantzitsuena 2008an? Eskertuko dizuet zuen iritziak euskal blogosferako beste kideekin partekatzea. Beharbada horrek lagunduko digu aurrerantzean gauzak hobeto egiten. Niri dagokidanez, aurten ikasi dut zelan dinamizatu proiektu bat sarean, zenbait jende koordinatuta, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 6 iruzkin

1.0tik 2.0ra berriro

2008an 1.0 aroko bi hedabidetan egin dut lan apur bat, kolaborazioak-eta eginez: Euskadi Irratian eta Jakin aldizkarian. Joan den uztailean amaitu nuen lehenbizikoa, eta oraintsu bukatu dut bigarrena. Agur Jakin aldizkariariNiretzat ohore bat izan da Jakin aldizkarian idaztea, oso gazte … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Hiru liburu interesgarri

(Artikulu hau Jakin aldizkarian atera dut, 168. zenbakian) Udako oporretan hiru liburu irakurri ditut, zein baino zein interesgarriagoa. Hirurek gaurkotasun handia dute, lotuta baitaude gaur egungo egoerarekin, batez ere teknologia berriak gure gizartean eragiten ari diren aldaketen inguruan. Ondo baderitzozue, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin