Etiketaren artxiboa: gabonak

Gabonetako oporrak, erizaindegian

Etxean igaro ditut Gabonetako oporrak. Gaixorik hasi nintzen bakazioak, eta izugarri kostatu zait nire onera itzultzea, hotzeria astindu ezinik ibili naiz-eta. Urteberritik aurrera, hor nonbait, hasi naiz hobeto sentitzen eta kirola berriro egiten. Eta horrek bizipoza itzuli dit, eta indarra. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Urteberri on!

Oraingoan onik iritsi gara 2010era, bai Gabon Zaharreko afaria eta baita Urteberriko bazkaria patxadaz igarota, ezelango eragozpenik barik. Atzo Oñatin izan ginen, Pikupe elkartean, hantxe izan baikenuen Gabon Zaharreko afaria. Gaur, berriz, Esteñibarren izan gara, Gazeta auzoan, Elorrion. Bietan giro … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Gabon gaueko afaria

Patxadan igaro genuen Gabon afaria, eta are patxada handiagoan Eguberri eguna. Afaria gurean egin genuen. Bertan elkartu ginen Aitor koinatua, Idoia koinata, Jon iloba, Zanna iloba, beronen laguna Catia eta gu hirurok. Ordu txikietan, berriz, auzoen bisita izan genuen, Begoña, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Aurten, Gabonetako arbolarik ez gurean

Aurten eten egin dugu hogeita bost urteko tradizioa gurean. Gabonetan ez dugu arbolarik ipiniko. Horren ordez, mahai bat jarri dugu balkoi ondoan, eta berorren gainean Olentzero, zenbait apaingarriz lagunduta. Erabat minimalista. Begok atondu du, eta besteok pozik aldaketarekin. Alde batera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 erantzun

Gabon gaueko afaria

Gabon gaueko afaria Elorrion egin genuen, geurean. Bertan zortzi lagun izan ginen, tartean gonbidatu bat, Michele. Jana eta edana, ona eta ugari. Giroa ere, paregabea. (Argazkiak: Aitor Larrañaga)

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun