Hyperwords

Nire Firefox nabigatzailea bihurtzen ari da hiztegi eta entziklopedia ahaltsua. Euskalbar gehigarriak dozenatik gora hiztegi eskaintzen dizkit, denak euskararekin lotuak. Horrezaz gain, Firefoxen bilatzailean, nabigatzailearen goi eskuinean, beste bi hiztegi dauzkat, Googlek eskainita: gaztelania-ingelesa eta ingelesa-gaztelania.

Eta gaur gero, Hyperwords aplikazioa daukat, eta horrek eskaintzen dit posibilitate piloa hitzen esangura jakiteko hiztegi, entziklopedia, Googlen definizioak, irudiakā€¦, zer ez.

Ikusi goiko bideoa, hor erakusten baita zelan dabilen Hyperwords aplikazioa, eta, gustatuz gero, instalatu lasai.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

5 Responses to Hyperwords

  1. egilea: 27zapata

    Mila esker Joxe Aranzabal sarri-sarri ematen dituzun aholkuengatik, interesez jarraitzen ditugu. Aupa zu!

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Mila esker zuei. Interesgarri aurkituz gero, hainbat hobeto. šŸ˜‰

  3. egilea: Adriano

    Kaixo Joxe!
    Mac ordenagailuan Euskalbar instalatzea lortu duzula irakurri dut nonbaiten. Hala bada, azalduko didazu zelan,mesedez? Ni ezinean nabil eta…
    Eskerrik asko!
    Adriano

  4. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Adriano. Mac ordenagailuan baino, Firefox nabigatzailean instalatu dut Euskalbar. Hemendik jaitsi, eta instalatuko zaizu: https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/euskalbar/

    Zorte on!

    • egilea: Adriano

      Eskerrik asko, Joxe. Bai, Windowsen arazorik gabe dabil Euskalbar. Duela gutxi Windows utzi eta Macen aldeko hautua egin dut, ordea, eta Euskalbar ez dabil… tamalez…
      Mila esker dena den!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude