Serafin Basauri

Atzo eguerdian Eibarren izan nintzen, Serafin Basauri euskaltzalearen omenaldian. Aspaldi ezagutzen dut Serafin, 70. hamarralditik bai, eta beti iruditu zait pertsona eredugarria: trankila, errespetu handikoa besteekiko eta zubiak eraiki zalea. Besarkada handi batez hartu ninduen, aspaldi elkar ikusi barik-eta. Nik ere pozik besarkatu nuen aspaldiko laguna.

Jende asko ikusi nuen Serafinen inguruan: Eneko, Gari, Oier, horien aita, Asier, Amatiño, Iñaki, Koldo, Iban… eta beste asko, ezagutzen ez nituenak. Imanol Larrañaga ere ezagutu nuen, nire lagun handi baten anaia, nik bezala minbiziaren bisita izan duena, guapo eta animoso asko.

Handik bueltan liburu bat ekarri nuen opari: El Manifiesto Cluetrain. El ocaso de la empresa convencional, CSko lagunek oparitua. Gabonetan irakurriko dut.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude