Etiketaren artxiboa: euskadi_irratia

Iñaki Elorza, “Txapas”

Ohi baino beranduago irten nintzen fakultatetik, eta, autoan nindoala, nor egokitu irratian eta Iñaki Elorza “Txapas”, baina ez kirolez hitz egiteko, baizik eta bere fonotekaz. Ordubete inguru, Euskadi Irratiko kirol esatariak 10 abesti aurkeztu zizkigun. Entzuten ari nintzela, konturatu nintzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Politikariek banpirizatu egin gaituzte

Politikariek sinetsarazi digute ezinbestekoa dela eurek pontifikatzea hedabide ahalik eta gehienetan, demokrazia osasuntsua izan dadin. Eta guk, sinistu. Ondorioa oso garbia da, eta aspergarria: Euskadi Irratian, adibidez, tertulia guztietan daude politikariak, lanegunetan eta asteburuetan. Horrezaz gain, egunero politikari bat gonbidatzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzun

Ilargipean saioan, minbiziaz berbetan

Atzo gauean Euskadi Irratian izan nintzen, Ilargipean saioan, Dani Arizalarekin hizketan. Minbiziaz hitz egin genuen, nik orain ia zortzi urte bizi izandako esperientziaz. Dani bera hunkituta aurkitu nuen, haserre puntu batekin bizitzarekin, bere koadrillako lagun bati ere linfoma bat aurkitu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

Elurrak ipurdi bistan utzi gintuen

Atzoko elurrak ustekabean harrapatu gintuen, ni behintzat bai. Beste behin, elurrak ipurdi bistan utzi gintuen: Jaiki bezain laster hartu nuen ezustekoa, Elorrio zuri-zuri baitzegoen. Euskadi Irratian, berriz, hitz erdirik ere ez elurraren gainean. Ezta Radio Euskadin ere. Autoan nindoala ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 3 erantzun

Normaltasuna ala asimilazioa?

Atzo Euskadi Irratiak honela ireki zuen eguerdiko albistegia:  “Ordu erdi barru iritsiko da Maria Teresa Fdz de la Vega Haitira”. Hori ote da normaltasuna, Gasteizko gobernu berriak hainbestetan aldarrikatzen duena? Euskadi Irratiak horrela irekitzea albistegi bat —eta hori behin eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 erantzun

1.0tik 2.0ra berriro

2008an 1.0 aroko bi hedabidetan egin dut lan apur bat, kolaborazioak-eta eginez: Euskadi Irratian eta Jakin aldizkarian. Joan den uztailean amaitu nuen lehenbizikoa, eta oraintsu bukatu dut bigarrena. Agur Jakin aldizkariariNiretzat ohore bat izan da Jakin aldizkarian idaztea, oso gazte … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Hilario Arbelaitz

Atzo Hilario Arbelaitz sukaldariarekin egin nuen lanetik etxerako bidea; bera hitz egiten, Euskadi Irratian, eta ni berari entzuten, automobilean. Ezagutzen dut Hilario, gurekin egon baitzen apaizgaitegian, Saturraranen lehenengo, eta Donostian gero. Bera urte bat zaharragoa zen gu baino, baina bagenuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 erantzun

Gabriel Arestiren urteurrenean

Atzo lanetik irtendakoan, autoan sartu eta Angel Zelaietari entzun nion Euskadi Irratian, Gabriel Arestiren gainean hitz egiten. Aspaldi irakurria nuen Zelaietak idatzitako biografia Arestiri buruz; hala ere, gustura entzun nuen atzokoa. Gogora etorri zitzaizkidan Gabriel Arestiren irudiak hitzaldi bat ematen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Espainiako itzulia Euskadi Irratian

Egun hauetan automobilean suertatu zait entzutea Espainiako itzulia, Euskadi Irratian. Lau lagunek egiten dute saioa: Joxe Mari Apaolaza koordinatzaile, Kepa Iribar etaparen gorabeherak kontatzen, eta gonbidatu gisa Txomin Perurena eta Xabier Usabiaga. Talde ona osatzen dute, eta ganoraz aztertzen dute … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Hiru blogari

Aspaldiko partez, atzo goizeko 10:00etan arineketan egitera irten nintzen. Berrogei minutu geroago itzuli nintzenean, Euskadi Irratia piztu eta hiru blogariren jarduna entzun nuen, gustura entzun ere, Josu Mendikutek, Jozulinek eta Patxitraperok gauza interesgarri askoak esan baitzituzten. Ordu erdian hiru blogarik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 5 erantzun