Hilabetekako artxiboa: abendua 2008

Bideo jokoak eskolan

(Artikulu hau Jakin aldizkarian atera dut, 168. zenbakian). Behin eta berriro aipatzen dugu teknologia berriak zein inportanteak diren, zer betebehar interesgarria duten irakaskuntzan, zelako garrantzia duten euskararentzat…, baina bideo jokoak erabat ahaztuta ditugu, munduan horrelakorik ez balego bezala. Hala ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Euskara eta indarkeria

Inork pentsatzen badu ETAk mesede egiten diola euskarari bere komunikatuak euskaraz egiten dituelako, pentsa dezala birritan. Hizkuntzei buruz hitz egiten dugunean, pertsonen gainean ari gara hitz egiten, pertsona horien jardueraren alor batez. Pertsona horiek izugarrikeriak egiten badituzte, gorrotatu egingo ditugu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 11 iruzkin

Huheziko kontua eta del.icio.us

Ikasturte honen hasieran Informazio eta Komunikazio Departamenduko kideok Huhezi fakultatean erabaki genuen kontu bat sortuko genuela del.icio.us-en, eta bertan kide guztiok joango ginela gordetzen sarean irakurritako irakurgai interesgarriak. Era horretan hasiko ginen jakintza partekatzen, irakurritakoari dagokiona bederen, gure artean eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Nekatuta nago

Pozik irten nintzen Erasmus ikasleekin izandako bazkaritik, eurak ere oso pozik ari direlako gure fakultatean eta Euskal Herrian oro har. Handik puntuko, berriz, Aitorrek esan zidan: “Badakizu?”. Kito. ETAk beste pertsona bat hil du, ustez, oraingoan Azpeitian. AHTren aitzakian aukeratu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Afari lasaia

Arratsaldeko 20:00etan jarri genuen hitzordua, Portaloian, Arrasateren bihotzean. Hotz egiten zuen. Iñaki, harrituta, zer aldatuta dagoen Mondragoe. Aspaldi etorri barik zegoen, antza. Kajoi tabernan trago bat jota, Erreka jatetxera egin genuen. Han Gontzal Landa agertu zitzaigun, Mondraberri agerkari digitaleko kazetaria, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Arrasate Pressek 20 urte bete ditu

1988ko abenduaren 2an, ostirala, kaleratu zen Mondragoen Arrasate Press herri aldizkariaren lehen zenbakia. Gaur inork ez du txapligurik botako 20. urteurren hori ospatzeko, gaur egun Arrasate Pressik ez delako, 2000. urtean beste proiektu zabalago batean uztartu baitzen, Goiena proiektuan. Hala … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Zilarrezko surflariak

Joan den astean Enrique Dans blogariaren mezu batean ikasi nuen zer diren zilarrezko surflariak. Gainera, jakin nuen ni ere kategoria horretan sartzen naizela. Bitxia iruditu zitzaidan, eta berehala prestatu nuen sarrera bat Komunikazio-glosategirako: zilarrezko surflari. (silver surfer). (Internet) Pertsona adinekoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Zelan erabili hedabide sozialak

Bideo interesgarria ikusi dut, Jun Loayzak eginda Future Delivery telebistan: zelan erabili hedabide sozialak zure marka indartzeko. Jun Loayzak hainbat media aipatzen ditu gure produktibitatea sarean areagotzeko: Bloga. Guztiaren abiapuntua. Berak WordPress bloga gomendatzen du. Hor idatziko ditugu geure artikuluak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina