Zerain 2.0

Atzo txango bat egin genuen Goierri aldera, Zerainera hain justu, ikustera joan ginen-eta hango parke kulturala. Bi toki ikusi genituen bereziki, Larraondoko zerrategi hidraulikoa eta Aizpeako meategiak, zein baino zein interesgarriagoa.

Eguraldia ere alde izan genuen, eta aprobetxatu egin genuen bertan bazkaltzeko, Mandioan, babarrunak bedeinkazio guztiekin, gozoak. Erreserba guztiak Internetez egin genituen, Zerain.com webgunean, bat ere arazo barik.

Txangoari bukaera emateko, Seguran paseatu genuen, Beasainera egin genuen gero, Igartza Olea ingurura, eta handik Ezkiora, Igartubeiti baserrira. Berau kanpotik ikusi, eta etxera. Erabat gomendagarria.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

1 Response to Zerain 2.0

  1. egilea: Ion

    Zeraindar izateaz harro nagoenez, plazer bat da gustatu zaizula jakitea. Zerainen herritarrek borondatezko lan handia egin dute eta egiten dute herriaren alde. Horregatik ohore bat da jendeari gustatu zaiola entzutea.
    Nahi duzuen arte.
    Ion.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude