Etiketaren artxiboa: ama

Amarenean aurkitutakoak

Joan den larunbatean ama zenaren etxean izan ginen, hango ganbara garbitzen. Eta lan horretan ari ginela, aldizkari batzuk aurkitu genituen, Garaia aldizkariaren ale zaharrak, eta Zeruko Argiako orrialde hautatuak. Garaia aldizkarian atentzioa eman zidaten Juan Antonio Letamendiaren marrazkiek, Fits ezizenarekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Amaren errautsak

Atzo amaren errautsak zabaldu genituen Esteñibar baserrian, Elorrion, zehatzago esateko, intxaurrondo gazte baten ondoan, eguerdian bertan sartu genuena, eta olibondo gazte baten inguruan, orain dela gutxi sartutakoa. Amak izugarri maite zituen Esteñibar eta hango inguruak. Horregatik aukeratu genuen leku hura … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Bost une gogoangarri

Astebete pasatxo gure ama hil zela-eta, harekin bizi izandako bost une ekarri nahi ditut hona, une gogoangarriak niretzat: 1. OheanHamar urte baino ez daukat, eta hilabete eta erdi daramat ohean, pneumoniak jota. Nik protesta egiten dut, ohea utzi nahi dut-eta. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 6 iruzkin

Eskela bat, ordenagailu on bat baino garestiagoa

Hiltzea ez da merkea, ez horixe! Gure ama hil zenean, lau eskela enkargatu genituen, eta hemen dituzue gero etorri zaizkigun prezioak: Diario Vasco: 718,40 €. Berria: 475,96 €. Goienkaria: 100 €. Noticias de Gipuzkoa: 41,50 €. Zelan begiratzen diogun, pentsa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Ama hil da

Urtarrilaren 11n ama hil zitzaigun, Paula Mendizabal, 90 urte zituela, Arrasateko Ospitalean. Bi egun lehenago, joan den asteazkenean, tronbosi batek lurreratu zuen, tronbosi bortitzegia medikuen esanetan, eta hark eraman zuen. Hiru egun izan dira emozioz beteak, bi ospitalean eta bestea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 28 iruzkin

Ama Paulak, 90 urte gaur

Paula Mendizabal, gure ama, 1917ko urtarrilaren 15ean jaio zen Uritte baserrian, Eskoriatzan. Gaur, hortaz, 90 urte bete ditu. Hori dela eta, atzo festa txiki bat egin genuen Esteñibar baserrian, Elorrion, Kontxa Intxausti bere lagunaren konpainian. Hamabost lagun elkartu ginen bazkarira. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin