Hilabetekako artxiboa: apirila 2008

Zuhurtasuna posta elektronikoarekin

Nonbaiten irakurri dut gutun garrantzitsuak bidali barik gorde behar direla egun batez behintzat, argi eta garbi ikusi arte izan ditzakeen ondorio guztiak. Begitatzen zait berdin jokatu beharko genukeela mezu garrantzitsuekin, posta elektronikoan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Iritsi da kazetari multimedia

Atzo ikusi nuen, garbi-garbi, zelan egiten duen lan kazetari multimedia batek. Prentsaurreko bat izan genuen HUHEZIn, aurkezteko Literatura Astearen X. aldia. Goiena Telebistatik pertsona bakar bat etorri zen (orain arte beti etortzen ziren bi). Trepetak askatu, tripodea jarri, kamera bertan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Gure familia zuhaitza

Orain astebete pasatxo, Luistxok idatzi zuenean Geni aplikazioaren gainean Sustatun, aplikazio bat familia zuhaitzak egiteko, begitandu zitzaidan probatzeko modukoa, seguruasko Luistxok berak emandako azalpenei esker. Pentsatu eta egin. Sortu nuen bat, erraz asko gainera, eta gonbitak bidali nizkien neba-arrebei, eurek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

8. probintzia, 29. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 29. saioa. 2008ko apirilaren 13an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. Arazoak izan ditut Odeorekin kargatzeko, beraz, oraingoan Boomp3 erabili dut podcast honi ostatu emateko EdukiakSaio honetan, honako gai hauek jorratu ditugu: Euskarazko Wikipediak, 25.000 sarrera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Tulipanak Kanadan

Ottawan bizi nintzela, harrituta geratu nintzen ikusita bost hilabeteko elurrak urtu ondoren, zelan loratzen ziren nonahi milaka eta milaka tulipan, kolore guztietakoak. Geroago jakin nuen zelan zabaldu ziren tulipanak Holandatik Kanadara. Historiak dioenez, naziek okupatu zutenean Holanda, hango errege-erreginek ihes … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Futbol ikusgarria

Atzo iluntzean Liverpool–Arsenal futbol partida ikusi nuen: lehen zatiko lehen hamar minutuak eta bigarren zati osoa. Partida zoragarria izan zen: ikusgarria, bizkorra, garbia, aldakorra… Nire ustez, Arsenal talde hobea izan zen, eta futbol biribilagoa egin zuen, baina Liverpoolek adore ikaragarria … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

Webgunea ez da web orria

Ez. Webgunea eta web orria ez dira berdinak, nahiz eta leku askotan berdintzat jotzen dituzten. Seguruenik, gaztelaniatik datorkigu nahasketa, hizkuntza horretan jende askok esaten baitu “página web”, esan beharrean “sitio web”. Hobeto ulertzeko zer alde dagoen webgunearen eta web orriaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 erantzun

Euskarazko Wikipediak, 25.000 artikulu

Atzo, apirilak 7, euskarazko Wikipediak 25.000. artikulua argitaratu zuen, mugarri bat. Zorionak! Hori dela-eta, hona ekarriko dut Gotzon Egiak, Mikel Iturbek eta Arkaitz Zubiagak idatzitako artikulua, esanguratsua iruditzen zait-eta: “Euskarazko Wikipediak, sarean den euskal entziklopedia aske handienak, 25.000 artikuluen muga … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 erantzun

8. probintzia, 28. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 28. saioa. 2008ko apirilaren 6an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakSaio honetan, honako gai hauek jorratu ditugu: Blogak, tresna ona lagunak egiteko. Zertaz hitz egin den euskal blogosferan. Bi blog aipagarri: Kalamuatik Txargainera eta Hamaika … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

Google Docs eta galdetegi elektronikoak

Aho bete hortz geratu naiz ikasi dudanean Google Docs aplikazioak aukera ematen duela galdetegi elektronikoak egiteko. Proba egin dut, eta zoragarri dabil. Urratsak Sortu kontu bat. Galdetegi bat egin nahi baduzu aplikazio hau erabilita, lehendabizi sortu behar duzu Google kontu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun