Nire irakurgaiak Berrian

Berria egunkariak 5 urte beteko ditu aurten. Hori dela-eta, pentsatu dut Berriak berak eskertuko duela jakitea jendeak zer irakurtzen duen gehien euskarazko egunkarian.

Berria digitala
Aitortu beharra dut oso gutxitan sartzen naizela Berria egunkariaren bertsio digitalean. Ez zait gustatzen zelan dagoen antolatuta, eta letratipoa oso eskasa iruditzen zait, txikiegia.

Berria paperean
Egunero jasotzen dugu Berria etxean. Lanera irten orduko, atean izaten dugu, zain. Boltsan sartu, eta aldean eramaten dut nirekin, baina, askotan, ohera joan aurretik konturatzen naiz irakurri ere ez dudala egin. Eta irakurtzen dudanean, zer irakurtzen dut?

  • Azala beti irakurtzen dut, goitik behera.
  • Anjel Lertxundiren zutabea.
  • Urtzi Urrutikoetxearen zutabea, igandeetan.
  • Imanol Muruaren artikuluak.
  • Zaldieroren marrazkiak.
  • Kirmen Uriberen zutabea.
  • Zibergela.
  • Alberto Barandiaranen artikuluak.
  • Literaturari buruzko informazioak.
  • Zakilixuten abenturak.

Horiek fijo samarrak izaten dira. Horiez gain, irakurtzen ditut beste gauza batzuk, egunaren eta gaiaren arabera. Oro har, esango nuke egunkariaren %5-edo irakurtzen dudala.

Eta zuk, zer irakurtzen duzu Berria egunkarian?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

5 Responses to Nire irakurgaiak Berrian

  1. egilea: Unai Fdz. de Betoño

    Udako Pako Aristiren sermoiak ditut gustoko nik. Uxue Apaolazaren zutabetxoa ere gustoraz irakurtzen dut.

  2. egilea: r. uzkudun

    Hauxek nireak:

    -Imanol Muruaren bloga, martxan zegoenean.
    -Iritzi artikuluak, batez ere pertsonalak direnean, eta ez kolektibo baten izenean idazten dutenean. Beti irakurtzen ditudanak: Urtzi Urrutikoetxearenak, Joseba Azkarraga Etxegibelenak, Pako Aristirenak eta Joxe Azurmendirenak, idazten duenean.
    -Gizarte gaiko elkarrizketak orokorrean, politikakoak ez.
    -Igandeetako gehigarriko elkarrizketa edo erreportajeak.
    -Kiroletan, irakurtzekotan, Baskoniari buruzkoak.
    -Idazleei egindako elkarrrizketak.
    -Asier Leozen musika aipamenak.
    -Agenda.

  3. egilea: txerra

    Eta hauek nireak:

    – Iritzi artikuluak: Fredi Paiarenak, Kirmen Uriberenak eta Ane Muñozenak (azken hauek bereziki gustura).
    – Azken orrietako erreportajeak
    – Zaldi eroa eta igandeetan Lakasta eta Zaldi eroarenak.
    – Nora aldizkaria
    – Itxaso Paiarenak Matrakan.
    – Mendietako kronikak
    – Pako Aristi udan.
    – Beste guztia gainetik.

  4. egilea: Josu O.

    Honek nireak:
    – Azala eta kontraazala, Zakilixut barne.
    – Zaldieroaren marrazkiak.
    – Albisteen titularrak gainetik.
    – Zibergela.
    – Andu Lertxundi.
    – Uxue Apaolaza.
    – Nora. oso ona iruditzen zait.
    – Argazkilariei buruzko erreportajeak.
    – Iritzia orriaren gainbegirada eta gaiaren arabera artikulu osoa.

  5. egilea: patxi lurra

    Beti irakurtzen ditudanak (edo ia):

    – Zaldieroaren tira (azala eta kontrazalaren ondoren, hirugarren gauza).

    – Gutunak beti gainbegiratzen ditut, eta sarritan baten bat interesgarria badago.

    – Kirmen Uribe, Irati Jiménez eta Urtzi Urrutikoetxearen artikuluak (aupa Bizkaia!).

    – “Serio Demonio” domekaro, erresistiezina! (lehenago Mikel Elorzarenak be irakurtzen nituen, baina…).

    – Kulturaren saila. Joxek legez, literaturari buruzko artikuluak oso erakargarriak iruditzen jataz, baina orokorrean hala “Egunkaria”k zelan “Berria”k oso ondo zaintzen eban/dau kultur arloa.

    – Kirol saila, noski. Futbolari buruzko martitzeneko iruzkina beti irakurtzen dot. Aupa Real!

    – Eguraldiaren iragarpena. Beste batzuk baino anfibioagoak dira (ur, edur eta euriaren aldekoak).

    – “Nora” gehigarria. Bazan garaia holako apustua egiteko! Neuk uste dot askok hori pentsatzen dogula…

     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude