A zer zartakoa!

Ostia galanta, bai, atzo iluntzean hartu nuena etxeko eskilarak jaisten. Mirenen atzetik nindoan, esku bietan zabor poltsa banarekin, ahaleginak egiten etxeko giltzak zorroan sartzeko. Ezin hainbeste gauzarekin, antza, eta, halako batean, giltzak jausi, eta ni haien atzetik.

Zartako izugarria sentitu nuen mokorraren ezker aldean, atzean. Arnas barik geratu nintzen, pentsatuta, gainera, hezur bat apurtu nuela. Miren iritsi eta segapotoa joka hastea, dena bat. Jaiki nintzen, hala ere, eta oinez hasi, Lazaro baten antzera.

Oheratu aurretik, supositorio bat Voltarem hartu nuen, hanturen aurkako bat, eta, horri esker, apur bat hobeto jaiki naiz gaur.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

4 Responses to A zer zartakoa!

  1. egilea: Josu O.

    Kotuz hi!

    ez gagoz malabararismoetarako eta!

    zaindu burua!!

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Josu! Gaur horretan ari naiz.

  3. egilea: Alberto

    Joxe, zartako handienak tontamentian izaten dituk eta orauin ez eman bueltarik. Saiatu patxadaz hartzen eta ea lehenbailehen sendatzen haizen. Asteburu luze bat daukak errekuperatzeko. Ondo izan.

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Halaxe izaten dituk, bai. Kasu egingo diat, eta asteburu honetan lasai-lasai ibiliko nauk. Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude