Etiketaren artxiboa: heriotza

Santa Susannako H(asier)

Hasier Etxeberria kazetari eta idazlearen heriotzak urruti harrapatu ninduen, Benidormen, hantxe igaro ditugu-eta bederatzi egun, eguzkitan. Albistea jakin nuenean erabaki nuen, txio bat salbu, ez nuela ezer idatziko etxera itzuli arte. Izan ere kanpoan nagoenean gero eta gehiago kostatzen baitzait … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , , | Erantzuna 1

Pilitxu joan zaigu

Atzoko egunak ezusteko mingarria ekarri zigun. “Pili Otxoa hil da”, esan zigun telefonoz bestaldeko ahotsak. Gure Pilitxu. Maitasunaren eta pozaren estandarra, joanda. Gogora etorri zitzaizkidan, gaixorik nengoela, zelako besarkadak ematen zizkidan. Gogora, halaber, aspaldi luzean Kataluniara talde zabalean egindako txangoa: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , | Erantzun

Heriotzaz, garbi

Oso gustura irakurri dut aste honetan Argia astekariko elkarrizketariko bat, Unai Brea kazetariak Iñaki Olaizola adituari egindakoa heriotzaren inguruan. Hitz zuhurrak eta zentzuz beterikoak esan ditu ingeniari ohi donostiarrak: Mendekotasuna. Gaur egun zaharraren zaharrez hiltzen gara normalean. Eta, normalean, gaixotasun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak , , , | 3 erantzun

Hermann Zapf tipografo handia

Ekainaren 4an Hermann Zapf hil zen (esaten omen da “tsáff”), tipografo alemaniarra. XX. mendeko tipografo mitikoetako bat. Bereak dira letratipo hauek: Palatino, Optima, Melior, Aldus, Zapfino eta Zapf Dingbats ikusgarriak (Dingbats direlakoak ez dira testua. Dingbat esaten zaio tipografian erabiltzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Tipografia | Etiketak , , , , , , | Erantzuna 1

Heriotzari begira

Atzo iluntzean Aulki hutsak dokumentala ikusi nuen. Eta pozik irten nintzen, ikusita egileak zelan erabili duen heriotzaren gaia: sentiberatasun handiz eta itzulinguru barik. Gustura halaber, dokumentalean hainbat jende ezagun ikusi nuelako, zintzo azaltzen beraien esperientzia. Gura barik, gogora etorri zitzaidan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak , , , , , | Erantzuna 1

Agur Jean Haritxelharri

Jean Haritxelhar hil da, urteetan argi berezia euskararen esparruan. Seglar bakarretako bat abadez jositako euskalgintzan, beste kontu batzuetan ere bestelakoa izan zen: formazio sendokoa, umoretsua, baikorra, autoestimu handikoa…, beti gustatu izan zait, nahiz eta, zenbaitetan, baikorregia ikusi. Arrasate Press sortu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , | Erantzun

Hilario Azkarate gogoan

Hilario Azkarate hil da, gure haurtzaroko pilotaririk nagusia. Justu atzo bere etxe ondotik igaro ginen musikari talde batekin paseatzen ari ginela, eta azaldu genien bertan bizi zela garai bateko euskal pilotaren txapeldunik handienetako bat. Gaur, berriz, haren heriotzaren berri zabaldu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Txillardegi

1976 inguruan ezagutu nuen Txillardegi, Garaia aldizkarian. Bera itzuli berria zen deserritik, eta ordurako izen handia zuen euskalgintzan. Ni, berriz, unibertsitatetik irten berria. Adi-adi egoten nintzaion entzuten, aldizkarira hurbiltzen zen guztietan. Geroago, berriz, ESB alderdian aritu ginen. Lehen hauteskundeak egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun