Heriotzari begira

Atzo iluntzean Aulki hutsak dokumentala ikusi nuen. Eta pozik irten nintzen, ikusita egileak zelan erabili duen heriotzaren gaia: sentiberatasun handiz eta itzulinguru barik. Gustura halaber, dokumentalean hainbat jende ezagun ikusi nuelako, zintzo azaltzen beraien esperientzia.

Gura barik, gogora etorri zitzaidan gure ama hil zenekoa, zelan eman zuen azken arnasa bakean. Uste dut amak egin zigun azken oparia izan zela.

Hala ere, gutxitan hitz egiten dugu heriotzaz. Dokumental hau isiltasun beldurti hori apurtzera dator, eta lortzen du helburua. Zorionak Iñaki Peña lagunari, Arteman enpresako taldeari eta proiektu honetan lagundu dieten guziei. Bejondeizuela!

Kategoria: heriotza Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

1 Response to Heriotzari begira

  1. egilea: iñaki peña

    Pozten naz Arriolara hurbildu izana eta gustau izana, Joxe. Foro polita “Zinema Ikustezina”-rena ganera.

    Aulki hutsak egongo dira, baina bihotzak beteta. Eta horixe da helburu nagusietakoa, bihotzera ailegatzea eta sentsazino onez betetzea.

    Besarkada handia zeuri eta familiari. Pendiente deukot Esteñibar ezagutzea…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude