Etiketaren artxiboa: mondragoe

Ben-Hur

Zortzi bat urte izango nituen –1960 uste dut zela–, eta sekulako poza hartu nuen jakinda Mondragoeko erretoreak sarrera bana oparitu zigula San Isidroko meza-mutiloi, kalean Ben-Hur filma estreinatu berria ikusteko. Arratsalde gogoangarria izan zen. Ideal zinema jendez lepo, bertan sartu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 erantzun

Arrasate, lan eta lo?

Lau ikasle ditut Erasmus programaren barruan Komunikazioa ikasten ari direnak, eta laurak Bergaran bizi dira irailaren hasiera ezkero. Atzo esan zidatenez, oso gustura bizi dira Bergaran. Are gehiago: Bergara gustukoago dute Mondragoe baino, han giro hobea bizi dutelako. Pozten naiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 6 erantzun

Eraikinek ere hitz egiten dute

“Fabrikaren itxurak asko esaten du enpresaren gainean. Adibide bat: denok dakigu Fagor Elektratresnak gaizki dabilela, baina hori jakin barik ere, begiratuz gero zelan dagoen haren fabrika San Andres auzoan, Mondragoen, ondorio bera aterako genuke, kanpotik itxura negargarria dauka-eta”. Kooperatibista batek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Agur jaioterriko etxeari

Gaur goizean pasatu naizenean Mondragoeko saihesbidetik, Musakolan, begiratu egin dut gure betiko etxerantz, halako sentipen gazi-gozo batekin, dagoeneko ez baita gurea. Atzo bertan paperak egin eta saldu genuen, giltza eta guzti. Etxe horretan –Gipuzkoa etorbidea 40, 1. eskuina– igaro genituen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Trafikoa hizpide Mondragoen

Egun hauetan jendeak ez du beste berbagairik Mondragoen: udalak eragin dituen aldaketak herri barruko trafikoan. Batez ere Gipuzkoa Etorbidean ipini duten semaforoak eta horrek zirkulazioan eragiten dituen arazoak. Semaforo hori dela eta —irudian trakets marraztua puntu gorri, berde eta laranjaz—, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzuna 1

Eztanda autobidean

Atzo eguerdian gure amak sekulako ezustekoa izan zuen, etxean bakarrik zegoela, Mondragoen. Gorraize handia duenez, entzun baino sentitu egin zuen izugarrizko eztanda, eta jakin zuen ohi baino dezente handiagoa izan zela, lurra besteetan baino dardar handiagoa egin zuelako. Balkoira irten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun